Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2015-2020ko Euskadiko Landa Garapenerako Programan barne jasota dauden nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzak

[Nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2018ko ekitaldirako laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Nekazarien elkarteak edo horien batasunak eratzeko edo abian jartzeko laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 €

Prestazio ekonomikoa

2017-2018ko kanpainarako aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, 500.000 euro bideratuko dira, honela banatuta:

– 400.000 euro, LGENFren kargura, eta

– 100.000 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura.

Laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da. Baldin eta ebazpen-zati honen 1. apartatuan ezarritako zuzkidura osoa aski ez bada aurkezten diren eskabide guztietarako, puntuaziorik handiena lortzen duten eskabideei emango zaizkie laguntzak, baremo honen arabera:

a) Dagoeneko eratuta eta aitortuta dauden ekoizleen elkarteek edo horien batasunek eginiko eskabideak: 20 puntu.

b) 5 urterako negozio-planean produktuaren merkaturatze-bolumenik handiena aurreikusten duten ekoizleen elkarteek edo horien batasunek eginiko eskabideak: 10 eta 6 puntu artean.

Berdintasuna mantentzen bada, 5 urterako negozio-planean bazkide-kopuruaren edo produktuaren merkaturatze-bolumenaren hazkunderik handiena aurreikusten duten espedienteei emango zaie lehentasuna.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako ekoizleen elkarte edo erakundeek eta horien batasun edo federazioek, baldin eta 2015etik aurrera eratu eta halakotzat onartuta badaude, honako hauek aplikatuta: Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretua, edo urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretua.

Betekizunak

  • a) Halakotzat onartuta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretua, eta horiek egokitzeko aginduaren arabera. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien eta Baso-ekoizleen Elkarteen eta horien Batasun edo Federazioen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • b) Elkartearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan egotea.
  • c) 2015-2020ko Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasotako edozein laguntza ematerakoan hartutako konpromisoak betetzea edo bete izana.
  • d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ere.
  • e) Ezingo dira onuradun izan laguntza publikoak lortzeko zigorra, administratiboa edo penala, duten elkarteak, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenak ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten elkarteek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin bat. Halaber, ezingo dira laguntza hauen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. ataletan jasotako egoeretakoren batean dauden pertsona edo erakundeak; egoera horiek aipatutako lege horren 13. artikuluaren 4., 5. eta 6. ataletan xedatutakoaren arabera egiaztatuko dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Juan Ramón Puy Pitarque

Telefonoa: 945 01 63 18

E-maila: j-puy@euskadi.eus

Jesus Sáez de Heredia

Telefonoa: 945 01 96 57

E-maila: j-saez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1028904

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2018ko ekitaldirako laguntzen eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabiedeak aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere hiru hileko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk