Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente

Sendotu Abere

Eusko Jaurlaritzak SENDOTU ABERE programa abian jarri du. Programa hau finantzaketa publiko pribatuko bide berri bat da. Abeltzaintza sektoreko jardueretan egiten diren proiektuak finantzatzeko maileguak ematea aurreikusten da. Guztira, 4 miloi euroren maileguak emango dira.

Finantziazioa, 2016 eta 2017 urte bitartean Finantzen Euskal Institutuak eta kreditu erakunde laguntzaileek emandako maileguen bidez garatuko da.

                   

Ekoizleek nekazaritza sektoreko jardueretarako kapital zirkulatzailearen finantzaketa lortu ahal izateko laguntzen deialdia

Finantzatzeko moduko egoerak

azienda larria eskuratzea eta/edo gizentzea

ardi- eta ahuntz-azienda eskuratzea eta/edo gizentzea

gizentzeko beste abere batzuk eskuratzea eta/edo gizentzea

Kapital zirkulatzailea finantzatzeko, maileguak emateko baldintzak

Baliabidea: mailegu amortizagarria

Zenbatekoa: 400.000 euro gehienez

Erabiltzea: maileguaren ondoz ondoko erabileren zenbatekoa, gutxienez, maileguaren nominalaren % 20koa izango da.

Interes-tasaren modalitatea: tasa finko ez berrikusgarria. Honela aterako da: Euribor urtebetera gehi % 1,50; eta interes-tasa ez da ezein kasutan % 1,50 baino txikiagoa izan.

Epea: 24 hilabete, gehienez.

Amortizatzeko sistema: osorik epemugan

Interesen kuoten likidazioa: sei hilerik behin

Maileguek ez dute inolako komisio edo gastu gehigarririk izango. Mailegu-hartzaileak aurretiaz kitatu edo amortizatu ahal izango du mailegua, zigorrik gabe.

Enpresa edo pertsona onuradunak emandako maileguaren zenbateko osoa izango du erabilgarri. Finantza-erakundeak ezin izango ditu saldoak atxiki edo pignoratu, ezta emandako maileguaren onuradunak eskura dezakeen zenbatekoa murrizteko antzeko figurarik aplikatu ere.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Eskatzailea pertsona fisikoa bada, haren NANaren kopia.

- Pertsona juridikoa bada, enpresaren IFZren kopia, ahalordea emateko eskrituraren kopia eta legezko ordezkariaren NANaren kopia, bai eta eratze-eskrituraren eta erakundearen estatutuen kopia ere. Azken horiek erregistratuta egon beharko dute.

- Eskatzaileak agindu honek ezartzen dituen betekizun guztiak betetzen dituela, aurkezten dituen agiri guztiak egiazkoak direla eta laugarren xedapenean ezarritako betekizunak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena

- Jardueraren negozio-plana deskribatzen duen memoria, eta, bertan, produktuaren, salmenten, kostuen eta itxaroten diren errentagarritasunen bilakaeraren xehetasunak jasoko dira, bai eta arrisku nagusienak eta finantza-bideragarritasunarenak ere

- Baleude, balantzeak, azken bi ekitaldietako galera-irabazien kontuak, eta, hala badagokio, auditatuak; bai eta datozen hiru urteetarako aurreikusten diren galera-irabazien kontua ere

-Ekoizleak pertsona fisikoak badira, abeltzaintza-jarduerari atxikitako aktibo eta pasiboen inbentarioa aurkeztuko da, bai eta azken bi ekitaldietan lortutako emaitzen deskribapen-memoria eta datozen hiru urteetarako aurreikuspenen memoria ere

- Jardueraren datozen hiru urteetarako aurreikusten diren diru-fluxuen egoerak

- Epe laburrera zein epe luzera pasibo galdagarria finantzatzeko beharrizanen deskribapen-memoria

- Finantza-erakunde laguntzailearen idazkia, non adierazten duen aipatu hitzarmenaren barruan finantzaketa-proiektua balioztatzeko asmoa duela.

- Eskatzaileak, eskabidea baliozta dadin, aurkeztu nahi duen edozein agiri osagarri.