Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Plangintza-inbentarioa. Aurkezpena.

Azken urteetan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien Hirigintzako Plangintza Osoaren Inbentarioa argitaratu du Ingurumen eta Lurralde Polika Sailak; bertan dago jasota plangintza horren izapideak zer mailatan dauden eta plangintzaren aldaketak.

Agiri horiek harrera ona izan dute lan-tresna gisa; ondorioz, administrazioek eta eraikuntzan eta lurzoruaren erabileran eragina duten jarduerak gauzatzen dituzten profesionalek Inbentarioko datuak eguneratzen dituen hogeitabigarren ale hau argitaratu zuten, 2014ko ekainaren 30ean.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko xedapen batzuk islatuta daude Inbentario horretako datuetan. Udalerriko hirigintzaren egitura antolatzeko funtsezko tresna bakarra hirigintza-antolamenduaren plan nagusia izango da, eta 7.000 biztanle baino gehiagoko udalerriek behin betiko onespena eman diote beren plangintza nagusiari.

Informazio hau hiru hilean behin eguneratuko da.

-Inbentarioa

Azken eguneratzea: 2016/05/17