Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

12. Euskadi Informazio Gizartean Plana, 2015.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Informazioaren gizartea sustatu, Euskadi ezagutzaren gizarte izan dadin, kohesiodun gizartea izan dadin, hazkunde iraunkorraren aldekoa, eta banakako zein taldeko bizi-kalitatea hobetzeko erabakiak hartzen parte hartzen duena.

Informazioaren gizartea industriaren gizartearen garapena da, eta, informazioaren gizartean, ekonomiaren gakoak poliki-poliki aldatzen dira industria-prozesuen kontrol eta optimizaziotik informazioa prozesatzera eta erabiltzera. Faktore bereizgarri bat sartzen da: pertsona bakoitzak, bere jakintza pilatzeaz gain, ia gaitasun mugagabea dauka besteek sortutako informazioa eskuratzeko; gainera, besteentzako informazio-iturri bihurtzeko aukera asko ditu. Prozesu hori abian da mundu guztian, baita Euskadin ere; informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) bateratzea du euskarri, eta pertsonek eta erakundeek (enpresek, administrazioek eta abarrek), teknologia horien erabilera intentsiboa eginez, gizarte aberatsagoa eta kohesionatuagoa osatzen dute.

Euskadik iragan eta orainaldi arrakastatsuak ditu industria gaietan, eta, ondorioz, Euskadiko errenten maila munduko ekonomia aberatsen parekoa da. Posizio horri eusteko, ezinbestekoa da ekonomia globalaren bilakaerari egokitzea; eta, horretarako, honako zeregin hau gauzatu behar du: IKTen trenean igo eta informazioaren benetako gizartea eraiki. Izan ere, gizarte mota hori motor ekonomikoa da, eta ematen dituen aukerak baliatu behar dira; gainera, gizarte-justizia gehiago lortzeko tresna da.

Informazioaren gizartea errealitate bat da Euskadin, haren bi dimentsio nagusiei erreparatzen badiegu: ekipazio maila eta IKTen erabilera-maila pertsonen zein erakundeen aldetik. Bistakoa da ordenagailuak ohiko gailu bihurtu direla, baita Interneteko banda zabala, telefonia mugikorra, gizarte-sareak eta gainerakoak ere. Maila guztietan orokortzea lortzeaz gain (ebaki digitala apurtzea), oraingo helburu nagusia da agertzen diren aukerei ahal den etekin ekonomikorik handiena ateratzea.

Egun industria-gizartetik informazioaren gizartera migratzen ari gara, eta Euskadik atzean ez geratzeaz gain, onenen artean egoteko ahalegina egin behar du.

Aurrekariak

  • Euskadi Informazio Gizartean Plana, 2010: Euskadiko Agenda Digitala.
  • Euskadi Informazio Gizartean Plana, 2002-2005.

Lehenengo planari esker, informazioaren gizarteko elementuak sartu dira (funtsezko funtzioak), eta hurrengo planak IKTen gizarteratze osoa du helburu: hazkunde iraunkorra, eta, informazioaren gizartea erabiliz, bizi-kalitatea eraikitzen duen gizarte baterantz abiatzea.

IKTak palanka bat dira, berrikuntza euskal gizarte osora hel dadin: herritarrengana, erakundeetara eta administraziora.

Saila

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Esku hartzen duten sailak

Eusko Jaurlaritzako sail guztiak, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila horren guztiaren buru, Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea euskal gizartean sustatzeko eta garatzeko. Hori guztia jasota dago maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan. Lehendakariak emandako Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu, eta  egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Plana eratzean parte-hartzea eta lankidetzan aritzea, planarekin lotura duten interes-taldeekin: Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakundeak; foru-aldundietako eta udaletako informazioaren gizartearen esparruko sailak; enpresa- eta gizarte-erakundeak; lotura duten klusterrak; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea; eta, oro har, informazioaren gizartean interesa duten erakunde publiko eta pribatuak eta gizarte-taldeak.

Eraginak

Antolamenduan eragina

Sail arteko plana da, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak zuzenduko du, eremuei buruzko dekretuak adierazten baitu informazioaren gizartearen sustapena sail horrek lideratuko duela.

IKTak zeharkakoak dira, eta, gainera, etorkizuneko aukera dira. Horregatik, planaren buru izateak sustapen-estrategia bat sortzeko beharra dakar: alde batetik, estrategiak lankidetzako proiektuak bildu beharko ditu, lankidetzako sinergiak aprobetxatzeko eta diziplina anitzetan aritzeko, eta, bestetik, inpaktu bereziak eragingo dituzten sektoreko proiektuak bildu behar ditu.

Honako sail hauen ekarpenak nabarmendu behar dira:

  • Lehendakaritza, partaidetzaren gune gisa, eta Gobernu Irekia.
  • Herrizaingoa. Sail horren ardatza da IKTak herri-segurtasuna, bide-segurtasuna eta larrialdi-egoerak hobetzeko bideratzea.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, IKTei buruzko ikasketak sustatzeko eta haien bidez ikastea sustatzeko ere; izan ere, IKTak ezagutzaren motorra dira.
  • Ekonomia eta Ogasun Saila, ezohiko aurrekontua bideratzeko.
  • Justizia eta Herri Administrazio Saila, administrazio eta gobernu elektronikoa sustatzeko ekimenak koordinatzeko.
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, etxe digitala sustatzeko eta IKT konponbideak garraioan aplikatzeko.
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, enpresetara bideratutako sustatzailea.
  • Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila, produktibitatea eta enplegagarritasuna hobetzeko eskumen digitaletan duen garrantziagatik.
  • Osasun eta Kontsumo Saila, osasuna eta osasun-zerbitzuak hobetzeko IKTen aldeko apustua egin duelako.
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, esparru birtual berriekin duen loturagatik eta sektoreko apustuagatik.
  • Kultura Saila, euskara, kultura eta ondarea euskarri berrietan zaintzeko eta sustatzeko egindako ekarpenagatik.
Aurrekontu eta finantzetan eragina

5211 aurrekontu-programa espezifikoa, Euskadi Informazioaren Gizartean. Programa horretan aurrekontu arrunta dago, eta, gainera, 15-20 milioi euro/urteko, ezohiko finantzaziorako.

Beste jardueretan eragina

E-administrazioko eta informatikako eta telekomunikazioetako plan estrategikoekin koordinatzea (Justizia eta Herri Administrazioko eskumena), baita sail guztietako IKT proiektu guztiekin ere.

Erakunde harremanetan eragina

Legebiltzarrarekin; foru-aldundiekin; enpresekin; enpresa-erakundeekin; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearekin (ZTBES) ; eta estatuko administrazio orokorrarekin eta beste autonomia-erkidegoetako administrazioekin.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2011 - 2015
ELABORAZIO fASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea.2010/10/012011/10/11Amaituta
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea.2011/10/122011/11/11Amaituta
3. fasea. Plana prestatzea.2011/11/122012/03/20Amaituta
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea.2012/03/212012/05/07Amaituta
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea.2012/05/082012/07/03Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Idazkaritza tekniko bat sortuko da, planak benetan aurrera egiten duela eta modu homogeneoan aurreratzen dela ziurtatzeko funtzioak bete ditzan. Halaber, jarraipenerako eta ebaluaziorako beharrezko txostenak egingo ditu.

Zehazki, idazkaritza teknikoak honako eginkizun hauek izango ditu:

  • Plana kudeatzeko ereduaren aginte-koadroaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.
  • Informazioaren gizartearen estatistika-adierazleen jarraipena egitea, Euskadin zein erreferentziazko beste esparru batzuetan (estatuan, Europan, herrialde aitzindarietan).
  • Jarraipen txostenak egitea, bai barruan erabiltzekoak, bai argitaratzekoak.
  • Proiektuak garatuko dituzten arduradunei eta lan-taldeei aholkularitza teknikoa ematea, proiektuek hasierako baldintzak eta helburuak bete ditzaten, eta proiektu guztiak PESI 2010eko zuzentarau orokorrekin bat etor daitezen.
  • Zaintza teknologikoko lanak egitea, ezarritako helburuetan eta abian diren proiektuetan eragina izan dezaketen joerak aztertzeko; era berean, helburuak eta proiektuak egokitzeko jarraibideak ematea, joeren ondorioz etorkizunean ezarriko diren egoerak kontuan hartuta.
  • Beste erakundeetako agentzia eta erakundeekin gertuko lankidetza eraginkorrari eustea, datuak trukatzeko, eta erabakitzeko zentro nagusiei buruzko lehen eskuko informazioa eskura izateko. Ahal den neurrian, helburua izango da zentro horiek neurriak hartzea.
  • Komunikazio-plan bat prestatu, haren jarraipena egin, eta  horretarako behar diren jarduera guztiak gauzatu. Jardun horren bidez, inplikatutako eragileen parte-hartze aktiboa sustatuko da, eta edukiak hedatzeko euskarri-tresnei eutsiko zaie (web-ataria, aldizkariak eta abar).
  • Batzorde zuzendariaren eta batzorde teknikoaren saioak proposatzea, antolatzea eta koordinatzea, baita garapen egokia behar duten idazkaritza-funtzioak betetzea ere.
Azken aldaketa::2012/07/16