Segurtasun Saila

On line izapide administratiboak

Autobabesa

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak

Azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren bidez zehaztu egiten da nolako jardueretan behar diren autobabes-planak eta zer baldintza bete behar den plan horiek egiteko. Baldintza horien artean, honako hau dago: dena delako jarduerak dituen arriskuen aurkako autobabesaz irizpena emateko gaitua dagoen teknikari batek idatzia eta sinatua egon behar du planak.

Arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko jardueretan nahiz pertsonen bizia eta osotasun fisikoa babestu beharra dagoen larrialdiko eta babes zibileko egoeren hasierako jardueretan, erabakigarria da autobabes-planak baliagarri eta fidagarriak izatea.

Informazio gehiago Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak atalean.

Autobabes planetako homologazioa

Autobabes plan batzuk, bereziki 277/2010 Dekretuaren I erainskinako 3. artikuluan aipatzen direnak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendariak homologatu behar ditu.

Homologazioa eskatzeko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendarira igorri behar da plana. Homologazioaren bidez egiaztatuko da Autobabes Planak dekretu honen II. eranskineko atal guztiak dituela, ardueraren titularrak eta Plana egin duen teknikari eskudunak izenpetu dutela, eta babes zibileko planekin bateragarria dela eta Larrialdien Euskal Sisteman integragarria.

Informazio gehiago Autobabes planetako homologazioa atalean.

Autobabes-eregistroa

Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren mende, autobabes planen datu esanguratsuak inskribatzea helburu du, Larrialdien Euskal Sistemak behar bezala funtziona dezan.

Informazioa gehiago lortzeko, kontsultatu 277/2010 Dekretuaren V kapitulua (azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko) Arautegia atalean.

Informazio gehiago Autobabes erregistroa atalean.

Autobabes planaren ezartzea eta eraginkortasuna eustekoa

Autobabes-betebeharren artean eraginkortasunez ezarraraztea eta eraginkortasunari eustea eta eguneratzea: autobabes planaren ezarpen-ziurtagiria erregistro telematikoan gehitu behar da. Ariketak edo simulakroak jakinarazi behar dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari.

Informazio gehiago Autobabes planaren ezartzea eta eraginkortasuna eustekoa atalean.

igo

Larrialdien Koordinazioa

Gorabeherei aurre egiteko formularioa

SOS-Deiak zerbitzuaren erabiltzaileek, 112 larrialdi-telefonoa ohartarazten dutenak izan zein tartean daudenak izan, eskubidea dute beraiekin zerikusia duen informazioa eskatzeko, betiere larrialdi-egoerari loturik eta zerbitzuko deien eta gorabeheren artxiboetan jasota badago.

Horretarako, gorabeherei aurre egiteko formularioa bete behar dute, premiazkoak diren datuak ahalik eta gehien zehaztuta, zeren horrela bilaketa-esparrua mugatzen baita. Interesatuak formularioa, behar bezala beteta, sinatu behar du. NANaren kopia beharrezkoa da eskatzailea nor den ziurtatzeko eta, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, datu pertsonalak babesteko.

Gorabeherei aurre egiteko formularioa (PDF, 131 KB) betetzeko pdf

Formularioa sosdeiak@euskadi.eus helbidera bidal dezakezu.

igo

Meteorologia 

Meteorologiko agiriak

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak herritarrei, enpresei eta erakundeei ematen dieten zerbitzu eta argibideen arteko prestatutako datu meteorologikoen gaineko ziurtagiriak igortzea dago, batez ere aseguru etxeei, epaitegiei, partikularrei, eta abarrei.

Argibide meteorologikoa edo gure estazio meteorologikoek hartzen dituzten datuen ziurtagiriak eskatzeko, dokumentu egokia bete eta posta elektronikoz bidali infor2-meteo@euskadi.eus helbidera.

Estazio meteorologikoek hartutako datuen ziurtagiriaren eskaera-orria (PDF, 90 KB) betetzeko pdf

igo

Babes zibileko boluntariotza

Boluntario-eregistroa

Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteen erregistroak babes zibilari buruko boluntario-elkarteen eta boluntarioen erregistratzea helburu du.

Aurreikusitako erabilerak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean larrialdien eta babes zibilaren arloko boluntarioen prestakuntza kudeatzea, boluntario-elkarteen finantzazioa kudeatzea, babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteekiko harremana kudeatzea dira.

Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteetako zein elkarte horietako boluntarioetako datu pertsonalak biltzen dira.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza da organo arduraduna. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien aurka egiteko eskubideaz baliatzeko organo honetara joko da.

Boluntario-eregistroa aplikaziora joan.

Informazio gehiago Boluntarioen txokoa atalean.

igo