Segurtasun Saila

Nola deitu 112 telefonora

 

SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko guneak 

  • SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko guneak helburu hau dute: herritarrei larrialdi egoeretan laguntza azkarra eta eraginkorra ematea.
  • 112 Larrialdiak Koordinatzeko guneak duten telefono zenbakia da, edozein larrialditan laguntza emateko balio duena.
  • Beraz, 112 hauxe da:
    • Larrialdietarako zenbaki bakarra, baina larrialdietarako bakar-bakarrik.
    • Etengabea, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabilgarria.
    • Integrala: edozein larrialdi-deia erantzuten da, baina larrialdietakoak bakar-bakarrik.
    • Doakoa: erabiltzailearentzat.

igo

Nola eta noiz deitu 112ra

  • 112 telefonora edozein pertsonak deitu dezake, larrialdi batean edo berehalako larrialdi arriskuan badago. Doako zenbakia da.
  • Operadorearekin harremanetan jarri garenean, garrantzizko informazio gehiena eman behar diogu eta denbora laburrean. Horretarako, lasaitasunez, honako urratsak jarraitu behar ditugu:
    • Esan izena, telefono-zenbakia eta non gauden.
    • Esan zer eta non gertatu den.
    • Zenbat pertsona dauden zaurituak edo gaixorik, eta eman beren egoera.
    • Non eta nola gertatu den.
    • Operadoreak egiten dizkigun galderak erantzun eta ematen dizkigun jarraibideak segitu. Operadore horren helburu nagusia jasotako deiak erantzutea, sailkatzea eta banatzea da.
  • Hizketaldia bukatu ondoren, komeni da abisua eman den unetik telefonoa libre uztea, deitu duenari informazio gehiago edo autobabeseko gomendioak ematea beharrezkoa izanez gero.

Nola deitu 112 zenbakira (bideoa)

igo

Zerbitzu bereziak: 112 SOS DEIAK APP

Egun, oso normala da GPS-a daukaten Smartphone-telefonoak erabiltzea. APP 112 SOS DEIAK doako aplikazioa jaitsi dezakegu edo beste aplikazio batzuk, hala nola, WhatsApp edo Alpify-Safe365. Aplikazio horiek oso lagungarriak izan daitezke erreskate-taldeek arriskuan edo galduta dauden pertsonak bilatu behar dituztenean; aplikazio horiekin oso zehatz mugatu baitaiteke pertsona horien kokapena.

112 SOS DEIAK aplikazioarekin zuzenean komunikatu ahal izango zara Euskadiko Larrialdi-Koordinazio zentruekin (112 SOS Deiak) ahots gabeko sarbidearen bitartez 4 taldetan sailkatutako larrialdiko mota aukeratu beharko duzu: istripua, larrialdi medikoa, sua eta lapurreta-erasoa. Ondorengo txatak larrialdia hobeto zehaztatzea baimenduko dizu.

112 SOS DEIAK APP irisgarriari esker entzumen edo mintzamen zailtasunak dituzten pertsonak 112rekin komunikatu ahal izango dira grafikoen bidez eta 112 SOS DEIAK operazio-pantailan zuzenean ikusi ahal izango den txat baten bidez, erabiltzaileek gertaerari buruz egoki irizten duten informazioa eman ahal izan dezaten.

112 SOS Deiak APPa jaits ezazu eta Larrialdietako kit onena eraman ezazu aldean (bideoa)

Informazio gehiagorako Larrialdietan teknologia berrien erabilera

igo

Azken aldaketako data: