Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2016/12/02

Uribe eskualdearen Jata Ondo Landa Garapenerako Elkarteak bere 25 urteurrena ospatu du

Jata Ondo Landa Garapeneko Elkateak 25 urte darama Uribeko eskualdearen alde. Hori ospatzeko, Mungian ekitaldi bat antolatu dute Uribeko udalerrietako alkate eta zinegotzi, elkartearen teknikari eta eskualdeko ekoizleekin. Bertan ere Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea den Bittor Oroz izan da. Orozek azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren konpromezua “Landa Garapeneko Elkarteak indartzeko, landa eremu sendo eta lehiakorraren alde”.

Jata Ondok Uribe Butroi, Txorierri eta Uribe Kosta eremuetan lan egiten du programa desberdinekin, bere ekonomia sustatzeko, bertako ekoizleak bermatzeko eta eskualderen turismos bultzatzeko.