Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Tolosak Landa Inguruneko Emakumearen Nazioarteko Egunaren beste edizio bat hartu du, "Egindako lanaren aitortza" lemapean

S1260051_(2).jpg

2017.eko urriak 16

• Egunean aurkeztu diren azterketatik ateratzen denez, landa inguruneko emakumeek landa inguruneko gizonezkoek baino ordubete gehiago egiten dute lan egunero eta, gainera, urtetik urtera gehiago dira elkarteetan, zein politikan edo prestakuntza ikastaroetan parte hartzen duten emakumeak, eta lehen sektorea landa ingurunearen oraingo zein etorkizuneko aldaketa eragiletzat jotzen dute.

• Bittor Oroz sailburuordeak gogora ekarri du zein garrantzitsua izan den Emakume Nekazariaren Estatutua, zeina Eusko Legebiltzarrak 2015ean aho batez onartu baitzuen.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburu Bittor Orozek Euskadiko Lana Inguruneko Emakuneen Nazioarteko Egunaren hamalugarren edizioa inauguratu du gaur, Tolosan, “Egindako lanaren aitortza” lemapean, eta Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako 200 emakume inguru bildu dira bertan.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak antolatu du eguna, Euskadiko Landa Inguruneko Emakumeen Batzordearekin elkarlanean, eta egunean zehar lehen sektoreko eta landa inguruneko emakumeen egungo egoerari buruzko hainbat azterketa aurkeztu dira, eta Eusko Legebiltzarrak 2015ean aho batez onartu zuen Emakume Nekazarien Estatutuaren edukian eta garapenean sakondu da.

Inaugurazioan, Oroz sailburuordeak, alboan Tolosako alkate Olatz Peon eta Sustapen Ekonomiko, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuru zituela, azpimarratu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak landa inguruneko emakumeei ematen dien babesa eta Estatu honek duen garrantzia nabarmendu, estatu osoan dagoen lehena baita; izan ere, estatutuak “lehen sektoreko emakumeen lana ikusiarazi, goratu eta arautzen du eta ustiategien titularitatea eskuratzen laguntzen die emakumeei”.

Berebiziko garrantzia duen lana da, -gaineratu du- landa ingurunearen zein euskal ekonomia osoaren garapen ekonomiko eta sozialerako. Ezinbesteko urratsa da landa inguruneko emakumeen lanbidea onartzeko eta gizartearen begirunea lortzeko, eta haien eskubide profesional, sozial eta fiskalak benetan gauzatzeko.”

Egunaren edukia

"Egindako lanaren aitortza" lemapean, urtetan eta urtetan Euskadin landa ingurunearen alde aritu diren emakumeei eskerrona erakutsi nahi izan zaie egindako lanagatik eta lan hori agerian utzi, eta emakumeeek hainbat elkartetan egindako bidearen berri eman da (Hitzez eta Tolosako Babarruna Elkartea). Era berean, Landa inguruneko Emakumeen Batzordeko kideak diren elkarteetako ordezkariek horma irudi bat osatu dute, kasu zehatzekin, aitortza ekitaldi hau agerian uzteko.

Landa inguruneko emakumeen eta emakumen nekazarien egoerari buruz 2016an egindako bi azterlan ere aurkeztu dira.

Azterlanen aurkezpena

Lehen azterlana, Emakumeak euskal landa ingurunean, Estatistikaren Euskal Planaren barruko lau hilekoko txostena da, eta bere helburua da landa inguruneko emakumeen bizimoduari buruzko informazio etengabea lortzea, bestela antzematen zailak izango lirateken premiak eta gabeziak detektatzeko: besteak beste, antzeman da landa inguruneko emakumeek landa inguruneko gizonezkoek baino ordubete gehiago egiten dutela lan egunero eta, gainera, urtetik urtera gehiago direla elkarteetan, zein politikan edo prestakuntza ikastaroetan parte hartzen duten emakumeak, eta lehen sektorea landa ingurunearen oraingo zein etorkizuneko aldaketa eragiletzat jotzen dutela, betiere sektorean gazteak sartzea babesten baita.

Bigarren azterlanak, Emakumeak euskal nekazaritza sektorean: emakume nekazariak izenekoak, egoeraren hasierako argazki bat planteatzen du, Estatutuan jasotzen diren neurriek etorkizunean edukiko dituzten ondorio positiboak neurtu ahal izateko. Azpimarratzekoa da ustiategien %37 baino ez daudela emakumeen esku, nahiz eta emakumeak laguntza handia izan nekazaritzako ustiategirako, gehiengoa baitira famili laguntzan.

Emakume Nekazariaren Estatutua

2015ean Eusko Legebiltzarrak Emakumen Nekazarien Estatutua onartu zuen aho batez, eta une horretan Euskadi lehen sektoreko eta landa inguruneko emakumeen lan egoera arautzen zuen lehen Autonomia Erkidegoa bihurtu zen. Bere asmo nagusia zen emakumen nekazarien lana gehiago ikusaraztea eta ustiategien titularitatea eskuratzen laguntzea. Keinu sinbolikoan, onarpen horrek bat egin zuen Landa Inguruneko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

Estatutuaren oinarrian dago nekazaritza sektorean emakumeek sufritzen duten diskriminazioari aurre egitea, batez ere aitortza profesionalari eta estimu sozialari dagokionez. Egia da ustiategien titularrak diren emakumeen proportzioa ez datorrela bat horiek egiten duten egiazko lanarekin, sarritan lan horiek agerikoak ez direlako. Helburua da landa eremuko emakumeen zereginaren balioa agerian jarri eta ikusgarri bihurtzea, eta bereziki nekazaritzako elikagaien industriari eta, ondorioz, landa garapenari egiten dioten ekarpena.