Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEko landa-eremuak zehaztea 2015-2020

EAEko landa-espazioa eremutan banatu behar da, landa-garapeneko politikak eta horiei laguntzeko programak zein esparrutan aplikatu behar diren identifikatu ahal izateko. Oro har, gure landa-espazioa hiri-espazioari oso lotuta dago, baina erraz bereiz daiteke non hasten den. Hori gorabehera, Kantauri aldeko lurraldeen eta Arabako lurraldeen artean alde garrantzitsuak daude.

Landa-eremuaren bereizketa handiagoa egiteko asmoz, landa-eremuen mugatzea eta katalogatzea ezarri da, demografia-, makroekonomia- eta zerbitzu publikoko aldagaiak kontutan izanik. Mugatzea hori zehazten duen azterketa hemen kontsultatu daiteke.

Landa-eremuak bi motatakoak dira eta landa-mailari dagokionez sei maila bereiz daitezke:

  • landa-eremu behartsuenak, PDR2020aren arabera, tokiko garapenerako estrategiak aplikatzeko eremuak dira (LEADER). Udalerria da horien lurralde-oinarria, eta G1, G2 eta G3 landa-mailak dituzte.
  • gainerako landa-eremuen lurralde-oinarria biztanle-entitatea da, eta G4, G5 eta G6 landa-mailak dituzte.

2015-2020 aldian, arestian azaldutako eremuen banaketa hartu zen aintzat landa-eremuen garapen, sustapen eta dibertsifikazio ekonomikoari laguntzeko programak aplikatzerakoan.

EAEko landa-eremuak zehaztearen bisore kartografikoa

Bisorea pantaila osoan ikusi

Azken aldaketako data: