Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Itsasmendikoi


Itsasmendikoi Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuen prestakuntza, sustapen eta garapen integraleko zentroa da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Landa Garapeneko zuzendaritzaren menpe dago.

Landa eremuen prestakuntza, sustapen eta garapenerako ekintzak planifikatu eta garatzen ditu, Sailaren politikak eta estrategiak aintzat hartuz. Bi helburu ditu:

- Euskadiko lehen sektorea modernizatzea, profesionalizatzea eta sektore horretako belaunaldi erreleboa bermatzea.

- Euskadiko lurralde oreka berrezartzea, hiri eremuetako bizi baldintza berdintsuetan, eta kulturaren eta tradizioen iraupena erraztea.

Azken eguneratzea: 2009/12/21