Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Landa Garapeneko Elkarteak

Landa Garapeneko Elkarteak (LGE) eskualdeetako landa garapeneko jardueren erreferente nagusia dira. Bere jatorria Mendi-Nekazaritzako Elkarteetan kokatzen da, abenduaren 30eko 394/1985 Dekretuaren babesean sortuta, zein bere 7. artikuluan esaten zuen:

Mendi-Nekazaritzako Elkarteak izaera pribatuko erakundeak dira (…) eta horren xedea mendietango nekazaritzarako eskualde-egitarauen gertatze eta egiteratze-lanetan nekazariek, nekazal-helikadura industriek, nekazalturismoko alorrak eta dagokion eskualdeko Toki-Administrazioak eskuhar eta lankide izan daitezeneko bidea erakustea hain zuzen izango da (…)

Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 7/2022 Legeak, 2022ko ekainaren 30ekoak, landa-garapenerako estrategia berri bat ezartzen du, euskal landa-ingurunearen garapen iraunkorra funtsezko faktoretzat hartzen baitu Euskadi osoko ekonomia, gizarte eta lurralde aurrerapenean eta kohesioan. Horretarako, tokiko ikuspegiko gobernantza berri bat ezartzea aurreikusten du, landa-garapeneko elkarteek modu eraginkorragoan lagundu dezaten legearen helburuak betetzen; izan ere, egitura homogeneoagoa, efizienteagoa, pisu eta eduki handiagokoa da, eta lurralde-presentzia du, bai eskualde-mailan, bai eskualdeaz gaindikoan. Horri esker, proiektuak sortzetik gertu egoteaz gain, sinergia sendoak ezarri ahal izango dira lurraldean jarduten duten gainerako egitura eta erakundeekin.

Azken aldaketako data: