Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak 2018

[Itsaspen 2018]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak aratzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko araubidea ezartzea eta arautzea, eremuotako oinarrizko zerbitzuak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta kostaldeko herriak biziberritzen, berritzen eta garatzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzea.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 €

Prestazio ekonomikoa

- Itsasertzeko ekonomiarako eta herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzeko laguntzak - 382.500 euro, 262.500 euro 2018an ordaintzeko kredituari dagozkio eta 120.000 euro, 2019an ordaintzekoari.

- Itsasertzeko ondarea kontserbatzeko eta hobetzeko laguntzak - 117.500 euro dagozkio: 87.500 euro 2018. urterako ordainketa-kredituarenak dira, eta 30.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituarenak.

Nori dago zuzenduta


Itsasertzeko ekonomiarako eta herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzeko laguntzen onuradunak

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: udalerriak, zuzenean edo beren erakunde autonomiadunen bitartez, beren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoen bitartez edo beren mendeko sozietate publikoen bitartez; fundazio publikoak; nortasun juridikoa duten udal-partzuergoak; mankomunitateak; eta eskualdeak.

Itsasertzeko ondarea kontserbatzeko eta hobetzeko laguntzen onuradunak

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: administrazio publikoak, zuzenean edo beren erakunde autonomiadunen bitartez, beren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoen bitartez edo beren mendeko sozietate publikoen bitartez; fundazio publikoak; nortasun juridikoa duten partzuergoak; zuzenbide publikoko korporazioak; irabaziasmorik gabeko pertsona juridikoak; eta, nahiz eta ez izan nortasun juridikorik, kapitulu honekin bat diruz laguntzeko modukoak diren jarduerak egin ditzaketen pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte publikoak eta pribatuak eta ondasun-erkidegoak.

Onuradunak pertsona fisikoek edo juridikoek eratzen dituzten nortasun juridikorik gabeko elkarte publikoak edo pribatuak (tartean, ondasun-erkidegoak) badira, elkarteko kide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak hartuko dira onuraduntzat, eta guztiek bete behar dituzte dekretu honek xedatzen dituen baldintzak eta eskakizunak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, haren 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Inmaculada Lacalle

Telefonoa: 945 016 307

Faxa: 945 016 310

E-maila: i-lacalle@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0113704

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  • Itsaspen 2018 eskabidea (pdf , 246.85 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete epea irekitzen duen aginduak argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk