Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

[LEADER 2019]  2015-2020 aldirako Euskadiko LGP-aren esparruan onartu zen LEADER zonako landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak

ZERBITZU-TALDEKATZEA
Xedea

Toki Garapen Parte Hartzaileko Estrategian (LEADER ikuspuntua) zehaztutako helburuak betetzera bideratutako diru-laguntzen deialdia egitea. Deialdia Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2016ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Programan zehaztutakoaren arabera (plana Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C (2015) 3479 Erabakiaren bidez onartu zen).

Laguntza lerro hauek dira:

1. Ekintzailetzarako laguntzak

2. Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsiotarako laguntzak

3. Besteren konturako kontrataziorako laguntzak

4. LEADER herrien azpiegituretarako, oinarrizko zerbitzuetarako eta berritzeko inbertsiotarako laguntzak

5. Etxebizitzarako laguntzak