Lan eta Justizia Saila

Izena non eman behar den

Izatezko Bikoteen Erregistroan izena emateak eraketa-ondorioak ditu; beraz, izena ematen ez duten bikoteei ez zaie lege hau aplikatuko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan bertan eman daiteke izena, zuzenean, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak hiru lurralde historikoetan dituen ordezkaritzetan baitago, edo bestela, udal erregistrora jo, halako erregistroa duten udaletan, behintzat.

Halakoetan, lege honetaz baliatzeko borondatea adierazi beharko da, berariaz. EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroak baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko du, udaletako izen-emate horiei balioa eman ahal izateko, 2/2003 Legearen ondorioetarako.

Enplegu eta Gizarte Gaietako ordezkaritzak

Bizkaiko Ordezkaritza
Gran Vía Kalea, 85, 1.a
48011 Bilbo
Tfnoa: 944 031 204

Arabako Ordezkaritza
Samaniego kalea, 2-2º
01008 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa: 945 01 70 42

Gipuzkoako Ordezkaritza
Intxaurrondo kalea, 70
20015 Donostia
Tfnoa: 943.022 649

Jendaurreko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 14

Azken eguneratzea: 2012/05/14