Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

23. Herritarren Kontratua Kulturen Alde.

Plan elaborazioan (3. fasea. Plana prestatzea)
Informazio gehigarria

IX Legealdiaren dela eta bere tramtazioa uzten da.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

2002. urtean garatzen hasi zen EAEko Kultura Plana. Planaren lorpen garrantzitsu batzuk aipagarriak badira ere, plan hori ez da tresna onargarria aldaketaren gobernuarentzat, hiru arrazoi nagusi hauek kontuan hartuta:

  • Identitate-kutsu handiko euskal kulturarentzako gune bat eratzeko asmoa.
  • Ibilbide mugatua izatea, Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta udalen arteko kultura-politika integratuaren aldeko erakundeen arteko lankidetzan.
  • Ordezkaritza-bideen mugak honako hauek izan dira: zeharkako batzorderik eza, partaidetza birtual txikia, herritarrak kultura-politiken hartzaile gisa alde batera uztea, eta udal ertainekin eta txikiekin ahaztea.

Testuinguruari lotutako beste bi arrazoi gehitu behar dira:

  • Egoera ekonomiko berria.
  • Aldaketa teknologikoak gero eta azkarragoak dira, eta errealitate berriak sortzen dira.

Kulturen aldeko herritarren kontratu berri horrek eragile publiko eta pribatuen arteko zenbait topaleku-eremu sortzeko prozesua proposatu nahi du, herritarrek parte hartzeko bideak gehituta. Proposamen horrek noranzko bakarreko euskal kultura-nortasuna definitzeko asmoa saihesten du, eta legegintzaldi honetarako ekintza-estrategiak eta lehentasunak egoera berrira egokitzen ditu.

Aurrekariak

2004ko maiatzaren 20an EAEko Kultura Kontseiluak eta 2004ko irailaren 21ean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu zuten EAEko Kultura Plana, kontzeptuen garapenean eta aurretiko lan teorikoetan ia lau urte eman ondoren.

Halaber, hauteskunde-programan honako konpromiso hau jasota dago:

  • “… Kultura eta Arte Kontseiluari buruzko Legearen bidez sortzea, kultura-politikak diseinatzeko oinarrizko tresna gisa”, plan honetan jasotako ekintzetako bat.
  • “… Arteen eta Kultura Industrien Euskal Erakundea garatzea…”.
  • “Sorkuntza jorratzeko plan integrala” kapituluan bildutako zenbait neurri, batez ere, sorkuntza eta ekoizpen artistikoa laguntzeko kultura-mailegua eta kontratu programak.

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Esku hartzen duten sailak

Plan horrek lan-prozesu irekia eta jarduera-planei buruzko erabaki bateratuak planteatu ditu. Azken urteotan jarduera-plan horiei buruzko hausnarketa egin da.

Zehaztu ahala, beste sail batzuei eragingo die, hala nola, Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailari; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari; Ekonomia eta Ogasun Sailari ; eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Orain arte parte hartu duten kultura-ekoizpenaren sektoreen ordezkari askok parte hartu dute EAEko Kultura Planaren prozesuan, batez ere, profesionalen elkarteek, erakundetako ordezkariek eta pertsona jakin batzuek. Orientazio berriak ordezkari horietako askori eutsi beharko die; batzuk ez dira jada egongo, eta berariazko bi talde azpimarratu behar dira:

  • Profesionalak ez diren baina kulturaren egoerari dagokionez jarrera aktiboa duten herritarrak kultura-elkarteetan biltzen dira. Horrenbestez, herritar horiek parte hartzeko berariazko bideak bilatu beharko dira.
  • Tokiko administrazioei dagokienez, udalak dira gertuen dauden erakundeak, eta arraoizko epean erantzun behar diete herritarren kultura-eskaerei eta -premiei. Oro har, orain arteko prozesuan udalek ez dute iritzirik eman.

Eraginak

Araudian eragina
  • Egungo EAEko Kultura Kontseilua eta etorkizunean izango den Kultura eta Arte Kontseilua aldatzeko aukera edota legezko esparru berria.
  • Arteen eta Kultura Industrien Euskal Erakundea sortu eta ezartzea (aurrerantzean AKIEE).
  • Plan horren bilakaerak, aurreikusitako beste ekintza-plan batzuen garapenarekin batera, kultura eskuratzea arautuko duen lege berri eta aitzindaria proposatzea bidera dezake, egoki iritziz gero.
Antolamenduan eragina

2010 ekitaldirako bide berriak murriztuko ditu EAEko Kultura Planaren zuzendaritzarentzat eta EAEko Kultura Behatokiaren ekintzarentzat orain arte aurreikusitako premiak. Horrenbestez, Kultura Sustapenaren Zuzendaritzaren egitura berrantola daiteke, saileko zereginak berriro esleituz eta osaera onuragarriagoa bideratuz.

Prozesuan hartutako erabakien arabera, ondorengo ekitaldietan aldaketa berriak aurreikus daitezke, baita nortasun juridiko propioa izango duen erakunde administratibo bat sortzea ere, AKIEE, hain zuzen.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Etorkizunean adostu daitezkeen ekintzen ondorioz sor daitezkeen  premiak aintzat hartu gabe, ez da eragin ekonomikorik aurreikusten, aurrekontuan onartutakoez gain, ezta beste finantzaketa-mota baten beharrik ere. Hori guztia honako kontzeptu hauen arabera:

Arteen eta kultura-industrien plan operatiboak (EKP, EAEko Kultura Plana). 185.000.- €.

Proiektu estrategikoak garatzeko laguntzarik jasotzen ez duten kultura-elkarteekin hitzarmenak egitea (EAEko Kultura Plana).  112.460.- €

Beste jardueretan eragina

Plan honen arrakastaren ondorioz gauzatuko diren ekintza-proposamenak diseinatzeko, sail hauekiko koordinazioa ezinbestekoa izango da: Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailarekin; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin; Ekonomia eta Ogasun Sailarekin; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin

Erakunde harremanetan eragina

Tartean dauden erakundeak honako hauek dira: hiru foru-aldundietako Kultura Sailak, eta Tokiko Administrazioa. Tokiko Administrazioek parte hartu beharko dute, banakako udal gisa, edo kolektiboki, EUDEL bidez.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2011 - 2013
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea.2010/01/012011/06/15Amaituta
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea.2011/06/152011/07/14Amaituta

Burutu gabeko faseak

FaseAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
3. fasea. Plana prestatzea2011/07/142011/10/31Hasita
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea.2011/11/012011/12/01Hasi gabe
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea2011/12/012011/12/31Hasi gabe
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Plan hori EAEko Kultura Planaren gainean proiektatu da. Garapen estrategikoko plana da, eta etengabeko ebaluaziorako berezko metodologia du, berrikusi behar dena, baliagarriak izan diren teknikei eta adierazleei eusteko, eta, behar izanez gero, irizpide berriak gehitzeko.

Horretarako, orain arte garatutako prozesuari buruzko ebaluazio-txosten teknikoak ditugu. Txosten horien bidez, jarraipen- eta ebaluazio-formula berrien ezarpena bideratuko da, sektoreekin eta talde operatiboekin adostutako jarduera-planen arabera.

Aurreikusitako eragina:

  • Administrazioaren eta kultura-eragileen arteko harremanak bizkortzea.
  • Industria jartzea, herritarren (erabiltzaileen eta sortzaileen) zerbitzura dagoen kultura-bitartekotzarako elementu gisa.
  • Herritarrak protagonista bihurtzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileraren bitartez.
  • Kulturaren esparruan parte hartzeko eta erabakiak hartzeko prozesuetan udal txikiek eta ertainek ere parte hartzea.
  • Kulturarako Sarbideari buruzko EAEko Legea abian jartzeko aukera (KSL).
Azken aldaketa::2016/10/06