Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sinatutako lankidetza-programak, azoka eta jaialdietan euskal konpainien presentzia bermatzeko

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sinatutako lankidetza-programak, azoka eta jaialdietan euskal konpainien presentzia bermatzeko Artes eszenikoak eta kanpo merkatuak

Euskal Teatroa Tarregako Firan

Gansoren Renato (Tarrega 2008)

Euskal Teatroak azken 13 urteetan etengabe hartu du parte Ganso-ren Tarregako firan. Azoka ezinbesteko plataforma bihurtu da gure konpainiak atlantikoaren alde honetako zein besteko merkatu berrien konkistan aurre egiteko. Eta emaitzak urtez urte ikusten dira

Kaleartean, Valladolideko Antzerki eta Kaleko Arteen Jaialdia

Valladolideko Antzerki eta Kaleko Arteen Jaialdia Europako hegoaldeko jaialdi boteretsu, dinamiko eta sortzaileenetako bat dugu. Bertan aurkezten diren proposamenen kalitateak eta orijinaltasunak, ikusleen artetik jasotzen dugun elkartasunarekin batera, euskal konpainien autoeskakizun-maila are handiagoa izatea egiten dute, bertako mailarekin eta Europatik etorritako beste kideen mailarekin parekatu ahal izateko. Aurten ospatu dugu Kaleratean programaren 3. edizioa. Hautatutako konpainiek eskaintzen dute Artea, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak euskal sortzaileak eta artistak laguntzen jarraitzen du erregulartasunez eta irmotasunez, bide eta merkatu berriak irekitzen joan daitezen.

Euskal Eszena Contarian, Valentziako haurrentzako Antzerki Feria

Contaria haurrei eta gazteei zuzendutako dantza eta antzerkiaren erreferentea izateko jaio den antzerki feria da. Aurten izango da azaroaren 20tik 24ra bere 2. edizioa.

Amerikako Euskal Plataforma Eszenikoa

Otsoko - último espectáculo de Gaitzerdi

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hamar bat urte badarama gure sortzaileei laguntzen merkatu berriak topatzen bai Europan, bai Amerikan

Euskal Plataforma Eszenikoaren bitartez Ameriketako arte eszenikoen jaialdietan euskal konpainiek duten presentzia esanguratsua indartu eta osatu nahi dugu, aldebiko kultura harremanak suspertuko duen esparru bat sortuz. Lehen edizioa iaz egin genuen Manizaleseko Nazioarteko Antzerki Jaialdian .

2. edizioa Mexiko DF-n egingo dugu aurten bertako Kultura Idazkaritzaren laguntzarekin.