Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arte eszenikoak eta kanpo merkatuak

Kulturak gero eta garrantzi handiagoa du herrialde garatuetako Barne-Produktu Gordinean (BPGd). Industria horiek Europar Batasuneko BPGd-aren % 3tik % 5era bitartean sortzen dute. Kultura-jarduerak, gaur egun, lanpostu berriak sortzen ditu (Espainian, adibidez, % 25 hazi da sektore honetako langileen kopurua azken urteotan; Frantzian % 35, eta antzerako hazkundea izan da Alemanian edo Erresuma batuan ere). Sektorea zabaltzen ari da, zalantzarik gabe, eta dagoeneko aberastasun-iturria da.

Katubeltz konpainiaren

Kultura-ereduek sakoneko aldaketa bizi izan dute gure artean. Gizartearentzako zerbitzu batenKatubeltz konpainiaren moduan ikusi ohi zena merkatu-fenomeno bihurtu da; halako ekitaldi bat kolorez eta izen onaz janzten zuen apaingarria izateari utzi eta beregain bihurtu da, ekonomiaren egoera berriaren beste elementu osatzaile bat, alegia. Garbi ikusten da kultura estuki lotuta dagoela inguruko errealitatearekin, bai politika alorrean bai ekonomiarenean, gizarte biziki merkatari eta globalizatzaile honek sortzen duen nahitaezko dinamikaren ondorioz, non produktuak uniformizatzera jotzen den eta arrakastaren giltza errentagarritasunean datzan. Administrazioek, bestalde, haien organigramak berregituratu dituzte, patronatuak eta enpresak sortu, koprodukzioak bideratu (eta aurrekontuetan sartzen dituzte koprodukzio horiek sortuko dizkieten irabaziak), babesleak bilatzen dituzte baliabideak handitzeko...; labur-zurrean, merkataritza-agente gisa jardun nahi dute. Horiek guztiak horrela, inor ez da harritzen kulturaz ari garenean etekinak ere hizpidera ekartzen baditugu.

Ingurumari horretan, hain zuzen, sortzen da zuzeneko ikuskizuna merkatugai moduan, eta hortxe dira funtsezkoak azokak eta jaialdiak, antzerki-industriari aukerak eskainiz, zabalkundea eta salmentak sustatzen dituztelako.

Testuinguru horretan bertan, nabarmena da erakunde publikoen zeregina merkatuaren babesle eta bultzatzaile gisa. Eta zeregin hori maiz samar kulturaren ohiko kontzeptu tradizionalari oso lotua agertzen den arren, ez lirateke baztertu behar sistemaren bilakaera bera eta kulturaren planteamendu berriak.

Alde horretatik, hemengo sortzaileei laguntzeko eta bultzada emateko jarrera tinkoa erakutsi du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak duela hamar urtetik hona, Europan eta Amerikan merkatu berriak zabaltzeko. Bultzada horren ondorioz, denok ezagutzen ditugun hainbat egitasmo gauzatu dira:

Iñaki Mataren - Barreras
  • Euskal Teatroa Tarregako Firan
  • Kaleartean Valladolideko Antzerki et Kaleko Arteen Jaialdia
  • Euskal Eszena Contarian, Valentziako haurrentzako Antzerki Feria
  • Euskal Plataforma Eszenikoa Amerikan

Egitasmo guztiak egoki hornituta daude Europa eta Amerika jomuga dituzten administrazio-aginduez, eta agindu horiek konpainiak osatu, orekatu eta mugimendu-malgutasuna ematen dute. Horretaz gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko arte eszenikoak sustatzeko "Euskal Eszena" katalogoaren 2. edizioan lantzen ari gara.

Eta, azkenik, esan behar da Zuzendaritzak gure erkidegoko bi azokak bultzatzen dituela, alegia, Donostiako dferia, eta Leioako Umore Azoka,, Leioako kale-antzerkiaren azoka.

Helburuak:

  • Bizitasuna ematea. Azoka edo jaialdia lurralde batean kokatzen denez, berori halako plataformatzat hartu beharra dago, handik alor horretako enpresa eta konpainiak berritzera behartzeko, alegia, produktu berriak eskainiz merkatu horretan parte hartuz hobetzeko eta, bide batez, ideia eta kontzeptu berriak sortzeko. Berez sortzaile dena merkatu handiagoetan lehiatzaile bihurtu behar da, bai arte mailan bai enpresa mailan.
  • Esportatzea. Azokaren bitartez eta bertako programatzaileen bitartez (kudeatzaileak eta kultur eragileak), erakusten diren antzerki-ekoizpenak autonomia erkidegoaren mugak gainditu eta kanpo-merkatuetara zabaltzea lortu nahi dugu. Produktuak ez ezik, ideiak ere esportatu nahi genituzke, munduaren ikuskera eta ulertzeko modua, alegia, munduan partaide izatearen ideia, kulturaren ikuspuntutik.
  • Beste toki eta egoeretako produktuak erakustea. Azoka guztietan bezala, kanpoko beste kulturetako produktuak ekartzen ahalegindu beharra dago, bai ingurune hurbilekoak bai urrutikoak. Horrek emango du azokaren onarpen-maila eta, beraz, egingo diren merkataritza-transakzioen zenbaterainokoa. Horrek gure produktuen eta kanpotik etorritakoen arteko elkartrukea erraztuko du, hau da, merkataritzako truke naturala bilakatuko da berez.
  • Aitorpen nazionala eta nazioartekoa. Beste helburu bat da merkatu nazionalean eta nazioartekoan erreferentziagune izatea. Erreferentziagune arteari dagokionez, eta kulturari eta ekonomiari dagokienez.
  • Marketina. Planteamendu artistiko eta ekonomikoak lehenetsiko dituen kalitate-zigilu bat sortzeko proposamena. “Euskal Kultura” labela sortzea, kalitatea eta interesa identifikatuko dituena.

Egitasmo guztiek batera dituzten ezaugarriak

  • Azoka eta jaialdietan parte hartzea etengabe eta taldeka bermatzea.
  • Programa antolatzerakoan diruz kolaboratzea.
  • Edozein kasutan, azoka edo jaialdiaren zuzendaritza artistikoaren eskumena izango da programazioan zein ikuskizun sartu eta zein ez erabakitzea.
  • Hautatzen diren euskal ikuskizunak azoka edo jaialdiko sekzio ofizialean sartuko dira.
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta azokak edo jaialdiak elkarlanean jardungo dute egitasmoa sustatzeko.