Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadi Literatura Sariak [2014]

GAZTELANIAZKO SAIAKERA

Espaciosa y triste. Ensayos sobre España - Atala

Irabazlea: Jon Juaristi Linacero
Izenburua: Espaciosa y triste. Ensayos sobre España
Argitaletxea: Alberdania-Erein-Igela

18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:

  • Ana Iriarte Goñi, emaimahaiburua
  • Beñat Arginzoniz Cebreiro, epaimahaikidea
  • Juan Manuel Díaz de Guereñu Ruiz de Azua, epaimahaikidea
  • Maria Jesus Pacho Fernández, epaimahaikidea
  • Santos Zunzunegui Diez, epaimahaikidea

EPAIMAHAIAK IKUSITAKO MERITUAK

Gaztelaniazko Saiakera ataleko epaimahaiak 2014ko saria Jon Juaristi Linaceroren Espaciosa y triste. Ensayos sobre España (Espasa Libros) lanari ematea erabaki du. Liburu honek irakurlearen esku ipintzen du hogeita bost urtean zehar idatziriko saiakera sorta bat. Orrialde hauetan, elkarrekin datoz goi mailako literatura estiloa, zorroztasun akademikoa eta hausnarketa sakonak: «identitate politikoa sortzen duten diskurtsoei» buruzko hausnarketa batetik, eta azken mendeetan zehar andaluziar, euskal edo espainiar nazionalismoen azpian egon diren «mito identitarioei» buruzko hausnarketa, bestetik.

Liburua ordenatzen duen metafora musikalak irakurlea ohartarazten du, kapitulu batetik bestera gurutzatzen diren gaien oihartzunak entzuteko eraz. Eta etengabeko soinu baxu batek gai horiek zeharkatzen dituenean, euskarria ipintzen die Cervantes, Nebrija, Unamuno, Pío Baroja, Julio Caro Baroja, Bosch Gimpera edo Menéndez Pidalen tamainako idazleekiko solasaldiei, zolitasun harrigarriz irakurleari interpelazioak eginez.


SARITUTAKOARI BURUZKO HAINBAT DATU

Jon Juaristi Linacero

Jon Juaristi Linacero (Bilbo, 1951)

Jon Juaristi Linacero (Bilbo, 1951), Literatura Espainiarreko katedraduna da Alcalá de Henareseko Unibertsitatean, eta ABC egunkarian zutabegile. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakasle izana da, eta Espainiako Liburutegi Nazionalean eta Cervantes Institutuan zuzendari nagusi. Beste zenbait sariren artean, jasoak ditu, Saiakerako Espasa Saria, Historia eta Biografiako Comillas Saria, eta Kazetaritzako Mariano de Cavia Saria. Argitaratu duen azken liburua Miguel de Unamunoren biografia lana da (Taurus, 2012).


ESPACIOSA Y TRISTE. ENSAYOS SOBRE ESPAÑA

Hogeita bost urteko epean idatziak, Espaciosa y triste liburuko saiakera lanak egungo identitate erregional guztien aitzindari den identitate espainiarraren jatorriaz eta historiaz ari dira. Hauek ez dute ordezkatzen nazioa baino lehen existitu ziren herrien jarraikortasuna. Aitzitik, pribilegioa lortzeko elite tradizionalen arteko lehiaren emaitza dira, Erdi Aroaren amaieran hasi eta Estatu modernoa osatu arte.

Liberalismo unitario baten perspektiban, horietan guztietan nazio historikoaren agerraldi goiztiarra defendatzen da, eta pentsamendu-korronte bat aldarrikatzen, Cervantesekin hasi eta 98ko belaunaldira arte, jatortasun orotatik urrun dagoen identitate sakon baten iraunkortasunean azpimarra jartzen duena, eta partikulartasun baztertzaileekin etengabe liskarrean den Espainiako aniztasun linguistiko eta kulturala integratzeko gai dena.


ZATIA

En la historia de los vascos, Caro Baroja distingue hasta siete ciclos sucesivos, en cuya descripción no entraré. Ahora bien, los dos primeros que detectó, que no son los primeros en orden cronológico, surgieron de la percepción de una diferencia: la existente entre la obra histórica de García de Salazar y la de Garibay, autores de sendas crónicas con pretensiones extremas de universalidad y de localismo: Las Bienandanzas e Fortunas (1471-1474) y el Compendio Historial de las Crónicas (1571), respectivamente.

Lo que sorprende a Caro Baroja es el fuerte contraste entre las imágenes del País Vasco que ambas obras transmiten: entre el cruento realismo de García de Salazar al describir una región desgarrada por la guerra de bandos e inmersa en un estado que Caro denomina ferino – es decir, feral, alusivo a la ferocidad cotidiana de las venganzas privadas, como en la Sicilia de la Mafia o la Albania del kanun –y la pacífica murria del país descrito por Garibay. La imagen de Las Bienandanzas e Fortunas coincide en lo fundamental con la más mucho más concisa que ofrece Alonso de Palencia en la relación de la expedición a Guipúzcoa de Enrique IV de Castilla en 1457. El País Vasco, en efecto, había cambiado del negro al blanco en el transcurso de un siglo. En 1482, seis años después de la muerte de García de Salazar, Hernando del Pulgar escribe una carta al cardenal Rodrigo de Mendoza en la que explica el trasfondo del cambio: los belicosos guipuzcoanos se están convirtiendo en burócratas ambiciosos.


AURREKO EKITALDIETAKO IRABAZLEAK