Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadi Literatura Sariak 2015

Escrito en negro - atala

Gaztelaniazko literatura

Martín Olmos
Escrito en negro

Gehiago irakurri
Argiaren alaba - atala

Euskarazko haur eta gazte literatura

Yolanda Arrieta
Argiaren alaba

Gehiago irakurri
Sonetoak  (William Shakespeare) - atala

Euskarazko literatura itzulpena

Juan Garzia
Sonetoak (William Shakespeare)

Gehiago irakurri
El libro de la suerte - atala

Literatura lanaren ilustrazioa

Ana G. Lartitegui
El libro de la suerte

Gehiago irakurri
Historia, arraza, nazioa - atala

Euskarazko saiakera

Joxe Azurmendi
Historia, arraza, nazioa

Gehiago irakurri
Vieja luna de Bilbao - atala

Gaztelaniazko saiakera

Joseba Zulaika
Vieja luna de Bilbao

Gehiago irakurri

GAZTELANIAZKO LITERATURA

Escrito en negro - Atala

Martín Olmos Medina
Escrito en negro
Pepitas de Calabaza

18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Idoia Estornés, epaimahaiburua
Maria Eugenia Salaverri, epaimahaikidea
Isabel Muguruza, epaimahaikidea
Iñaki Esteban, epaimahaikidea
Juan Bas, epaimahaikidea

Epaimahaiak ikusitako merituak

Martin Olmosen Escrito en negro lanak Euskadi Literatura saria merezi duela deritzo epaimahaiak, bai bere edukiaren originaltasunagatik –kronika beltzetik harago baitoa, gizakiaren alderik ilunenetan murgildu eta marjinazioaren erretratua eginez-, bai bere idazkera bikainagatik: erraz asko ezagutzen den estilo propioa, kultutik bezain hurbil lumpenetik dagoen barrokismo pertsonala, gatz era piperduna, soltea, gure ingururik hurbilenean ohikoa ez den lexiko-aberastasuna erakusten duena. Ondo zaindutako sintaxia darabil Olmosek, orekatua, plazerez irakurtzekoa; azken finean, hizkera literario aberatsa sortu du, pertsonaia zarpailen, hondamenera baztertutako gizakien edo enpatiarik gabeko psikopaten istorio lazgarriak kontatzeko. Distantzia ironiko bat tartean utzita, irakurlea harrapatu eta nahasmendura darama. Goizean nagiak ateratzen ari bailitzan idazten ditu, istorio izugarriak, barrez eta haragiz borobilduak, guztia ere umorez ondo bustita.

Martín Olmos Medina

Martín Olmos Medina

Martín Olmos Bilbon jaio zen 1966an, eta gertakariak idazten ditu egunkarietan. Lehen liburua duen Escrito en negro honekin Café Bretón-Bodegas Olarra saria jaso zuen, bai eta Rodolfo Walsh saria ere Gijongo Semana Negra astean.

Escrito en negro (Una tarde con la canalla)

Herri eta hirietako plazetan krimen-kontalari aritzen ziren itsu haiek egiten zuten eran –baina haien aldean begiak ondo irekita eta dokumentazio handiagoarekin-, Martin Olmosek krimenak eta kriminalak azaltzen ditu zehaztasun handiz. Bere lehen liburua duen galeria honetan, gaitzaren bete-beteko bilduma osatzen du.

Zatia

Desde que Caín le abrió la cabeza a Abel los hombres no han dejado de matarse con desahogo excusándose en razones no siempre bien argumentadas y al vecindario le ha interesado los detalles para comentarlos en la piedra de lavar y en la tasca con el cafelito. El oficio de contar crímenes empezó en el siglo XVII con los ciegos que cantaban en las plazas acuchillamientos en rima al precio de la voluntad y ha ido manteniendo su carácter de industria de gentes que no son capaces de ganarse la vida en otra labor de más provecho. Un suceso con sangre y celos interesa lo mismo al bachiller que al patán, pero le suele dar vergüenza reconocerlo para aparentar elevación de espíritu e interés por la cultura clásica. Los periódicos descubrieron que la narración de atrocidades rentaba en 1888: en Londres con los asesinatos del Destripador y por acá con el crimen de la calle Fuencarral, que dobló la tirada del diario El Liberal. Eugenio Suárez, antiguo voluntario de la División Azul, recogió la intuición y fundó El Caso en los tiempos del periodismo con cinturón y consiguió el permiso de la administración diciendo que iba a difundir la cultura, el idioma castellano y los valores de la patria. El Caso lo leyeron Cela, Juan Goytisolo y Robert Graves, y parece que también le entretenía a Franco y el español se acostumbró a leer con los goles de Zarra en el Marca y con el crimen de Jarabo. Los crímenes al final son reiterativos, pero el fútbol también lo es y se comenta lo mismo, y a veces con más adorno. Al crimen le han ido poniendo adeenes y explicaciones con cromosomas pero nunca dejará de ser la pedrada de Caín y la materialización de la agresividad instintiva del ser humano, que le salió torcido a Dios. Escribió el etólogo Konrad Lorenz que el hombre no ha conseguido desarrollar ningún mecanismo para inhibir dicha agresividad para garantizar la supervivencia de la especie, con lo que el ser humano es una especie extremadamente peligrosa. Konrad Lorenz acabó dirigiendo una fila de gansos que caminaban detrás de él en formación, con lo que tampoco es necesario concederle el crédito de la zarza ardiente.

EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA

Argiaren alaba - Atala

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
Argiaren alaba
Autoedizioa

18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Itziar Zubizarreta, epaimahaiburua
Imanol Mercero, epaimahaikidea
Elisabet Mas, epaimahaikidea
Naroa Zubillaga, epaimahaikidea
Xabier Olaso, epaimahaikidea

Epaimahaiak ikusitako merituak

“Argiaren alaba”, Yolanda Arrietaren lana saritzeko irizpide desberdinak hartu ditugu kontuan. Lan aparta iruditu zaigu "Argiaren alaba". Aparta, hain zuzen, ezohikoa delako, aparteko muina duena: ez da historia liburu bat, baina historia du; ez da fikzio liburu bat, baina fikzioa ere badu, ez da biogafia bat, baina biografiatik asko du. Saiakera honek Bizenta Mogelen bizitza ezagutarazten digu, eta bikain transmititzen euskal literaturan lehen idazle emakume ezagunak bizi izan zuen garaia eta giroa. Obra ahots anitza da, eta idazkera ere egokituta dago orduko garai eta giroetara: Hainbat hizkuntz erregistro erabiltzen dira, eta testu tipologia desberdinak maila gorenean eskaintzen zaizkigu; euskalkiak ere behar narratiboen eta erabilpenaren naturaltasunean dabiltza, kontakizunari edertasuna eta zehaztapena eransten. Dokumentazio lan eskerga du atzetik "Argiaren Alabak", eta, hariz hari, sormenari eta fikzioari tokia eginez, emaitza bikaina eskaintzen die autoreak Euskal Herriko gazteei. Autoedizioan argitaratutakoa da Yolanda Arrietak duintasun osoz burutu duen lan hau, eta hari esker Bizenta Mogelek bizitako garai trumultsuak eta hartu zituen hautuak eta erabakiak geure egiten ditugu.

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Lea Artibaiko Etxebarrin jaio zen 1963an eta Usurbilen bizi da orain. Irakasletza, Antzerkia eta Kultura eta Gizarte Antropologia ikasi ditu. Argiaren alaba (2014) eta Maddalen usaina (2014) dira argitaratu dituen azken lanak, baina Begigorritarren erlojua (1992) ipuinarekin hasi zen haurrentzat idazten. Jarraian etorri ziren Hegaldiak (1994), Nola bizi zazpi bizi (1996), Izar bat erori da zerutik lurrera (2000), Astebeteko kontuak (2005), Zazpi pertsonaia istorio bila (2008) edo Nitaz ahaztu dira (2010). Ez du antzerkia inoiz ahaztu: Badago ala ez dago? (1998) edo Groau! (2004). Ez du albora utzi poesia: Denboraren kanta-kontuak (1995) edo Ai, ai, ai! (2012). Genero guztiak konbinatu ditu irudigileekin album ilustratuak sortzerakoan: Oinutsik jauregian (2007), Amarunen alamandrea (2009), Agur, ama! (2009), Itzalpetik (2010), Amaren urteak (2011) edota ABCD berri bat (2011). Iragana gaurkotuz geroa eraikitzea atsegin du: Jostorratza eta haria (2001), Emakumeen irudia euskal ipuin herrikoietan: Mari-xor (2005), Iturretako ermita (2011), Basajaun eta Martin (2012) edota Argiaren alaba (2014). Saio bereziak egiten ditu gazteei literatura gerturatzeko, Bizenta Mogel Elgezabal: andre argi baten ikurrak hitzaldi-tailerra kasu, Argiaren alaba liburuaren erakusgarri. Bakarkako lana sormen tailerrekin uztartzen du, ahoz nahiz idatziz, nitik gura. Literaturaz blaituriko produktuak ere sortzen ditu: egutegi literarioak, postalak edota eskola agendak. Ipuinetik bizi da, aspaldiko lemari fidel: jana gorputzerako, lagunak bihotzerako eta kontuak arimarako.

Argiaren alaba

Mirarik hamazazpi urte ditu, aita amerikarra eta ama euskalduna. Estatu Batuetan bizi arren, ama eta izeko Amaia jatorri euskalduna mantentzen saiatu dira, betidanik, eta horregatik moldatzen da primeran euskaraz. Gaitasun handiko nerabea izanik, ez du inoiz arazorik izan letrekin eta zenbakiekin, baina berak dioen bezala, “adimena estatistiken gainetik doanean, emozioak auskalo, eta bizipenak, estatistikoki altutzat hartzen den adimena baino koska bi beherago, hegaldatzeak eskatzen duen abiada hartzeko lurrik gabe sentitzen da bat”. Horregatik, etxean beretzako antolaturik zeuden planei aurrea hartuz, izeko Amaiarekin igaroko du 2013ko uda aitita-amamen lurraldean. Era bitxi batean, ordea: denboran salto eginez, bi mende eta laurden aurretik, bertan hazitako neska idazle baten bizimoduan murgildu ahala, datuak fikzio bihurtzen.

Zatia

Hamabost egun eskas falta dira hamabost urte egiteko, eta txikiegi geratu zaion soineko pean gordeta sumatzen du gorputza. Ezin hartu arnasa behar den moduan. Ezin luzatu pausoa bihotz-taupadak eskatzen dion neurrian.

Izan ere, horma sendoak aurkituko baitituzu Markinako Guen kale, 34an. Eta gelak, karratuak. Ate pisutsuz eta giltza handiz itxiak, barrua kanpokoengandik babestu guran.

Leku-eza nabarmenduz doa, bada, etxeko neskatilarengan. Sei bat hilabetetik hona hots ulertezinez zuzentzen zaio osabari; purrustaka, amari; begirada mutuz, nebari. Azokara doan aitzakian irteten da etxetik, goizean goiz, otarra eskuan hartuta, oina bizkor. Biderik luzeena hartzen du helmugara iristeko, bide berbera etxera bueltatzeko, eguneko irteera bakarrari ahalik etekin handiena atera nahiko balio bezala.

Amak ez dio ezer. Alabari zereginen bat ematen saiatzen da, olatu nerabea baretze aldera. Osabak ertzetik begiratuz erantzuten dio andre-haize ufada berriari, eta koinataren jokabide berberaz erantzuten gero, eskuarteko gehiago emanez neskatilari: bizkaierazko eta gipuzkerazko gramatika eta aditz-jokaerekin jardun ondoren, testu klasikoak itzultzen jarri du. Ezin, ordea, haize-ufada emea sosegatu:

-Amaitu dot.

-Dagoeneko?

Osabak ez daki zer egin. Zientzietan trebatuko luke neskatila, baina bera ez da matematikaria.

EUSKARAZKO LITERATURA ITZULPENA

Sonetoak  (William Shakespeare) - Atala

Juan Garzia Garmendia
Sonetoak (William Shakespeare)
Aztarna

18.000 euroko saria.

Epaimahaia:
Bakartxo Arrizabalaga, epaimahaiburua
Aiora Jaka, epaimahaikidea
Zuriñe Sanz, epaimahaikidea
Paskual Rekalde, epaimahikidea
Karlos del Olmo, epaimahaikidea

Epaimahaiak ikusitako merituak

Aurtengo itzulpengintzaren uztan, lan bat nabarmendu zaigu, epaimahaikide oro hastapenetik bertatik ados jartzeraino: William Shakespeare-ren “Sonetoak” lana, Juan Garziak euskaratua.

Nabarmentzen zen jadanik langaia, ez soilik tamainaz, ezpada, batez ere, obraren korapilo guztiengatik: poesia, ez nolanahikoa: 154 poema, gehien-gehienak hiru laudun nagusi, gehi distiko bat, ingelesezko tradizioko pentametro ianbikotan, hiru salbuespenekin, eta errima ere berezia eta ia-ia beti bera. Shakespeare-k erabili ohi zuen bertso mota, izan ere, Shakesperear soneto gisa ezagun izateraino; lau mendeko tartea, eta idazle handi baten obra handia, non garai hartako berriak eta garai orotako gaiak biltzen diren, non hizkuntza baten garai zaharretako ohiturak eta egun arte etorri diren moldeak ere batera doazen…

Langaia izugarria zen eta itzultzailea, izutu ez eta indar betean aritu zaigu, haiek euskarara ekartzen.

Lehenik eta behin, irizpide sendo batzuk ikusten dira: Poemen egitura eta errima gordeko ditu, euskaraz ere emanen ditu, horretarako, euskal tradiziotik hartuz, hizkuntzarekin -Shakespeare bera berearekin aritu bezala- jokoan, jolasean baino gehiago, jokoan, indarrez, tradizioa eta berrikuntza maisuki erabiliz, berrikuntzak tradiziotik ateraz.

Ez da orrialdeka irakurtzeko liburua, lur loditan onduriko hazkurria baitakar 154 poemetako bakoitzak. Lana eskatzen dio irakurleari, nahiz eta poema bakoitzaren lagun, itzultzaileak iruzkin interesgarri eta oso baliagarriak ere eskaini dizkigun; horrenbesteko ahalegina ere merezi dute hala itzultzaileak nola jatorrizko idazleak eta… batez ere, onura handiena atera dezakeenak, hau da, irakurleak berak.

Juan Garzia Garmendia

Juan Garzia Garmendia

Juan Garzia Garmendia (Legazpi, 1955). Umetan Irunera aldatu familiarekin, eta Txingudi partean eman zuen gaztealdi gehiena. Bartzelonan filologiako ikasketak egin, eta irakasle jardun zuen urte batzuez, Donostian, harik eta denbora gehiena idazteari eta itzultzeari ematera menturatu zen arte, 1986az geroztik. Idazketari buruzko hainbat ikastaro eman ditu, bai eta testugileentzako zenbait eskuliburu argitaratu ere. Literatura-lanei dagokienez, bospasei ditu berak sortuak, eta ugariak, berriz, itzulpenak: Melville-ren Bartleby izkribatzailea, Borges-en Ipuin hautatuak, Chesterton-en Ostegun izan zen gizona, Primo Levi-ren Sistema periodikoa, Rulfo-ren Pedro Páramo, Beckett-en Godot-en esperoan, Henry James-en Aspern-en paperak, eta beste. Shakespeareren hiru lan gailen ditu euskaratuak, zein bere generokoa: tragedia bat (Hamlet), komedia bat (Uda-gau bateko ametsa) eta Sonetoak.

Sonetoak (William Shakespeare)

Amodioaren aldarteei buruzko 154 bariazio, argi eta itzal, parerik gabeko idazlearen eskutik.

Zatia

Jana bizitzari nola, niri zu,
nola lurrari sasoiko urjasa.
Zure bake bila, gudu huts nauzu:
xuhurra sosen, nik zure eskasa:

gozatzez harro, eta istantean
beldur Aldik duen altxorra jango;
noiz hobetsirik isil-bakarrean,
noiz jendeen ageri laketago;

gogoa aserik zure ikustez,
bertatik dut so baten sabel-harra;
lortuan zein guran, atseginik ez,
salbu ukanetik ukan beharra.

Hala nabil lepo eginik gosez:
oro jan beharrez, oro aski ez.

LITERATURA LANAREN ILUSTRAZIOA

El libro de la suerte - Atala

Ana G. Lartitegui
El libro de la suerte
A Buen Paso

18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Nuria Hernández, epaimahaiburua
Alberto Muriel, epaimahaikidea
Begoña Medel, epaimahaikidea
Enrique Martínez-Inchausti, epaimahaikidea
Jose Javier Quintana, epaimahaikidea

Epaimahaiak ikusitako merituak

Ana G. Lartiteguik El libro de la suerte lana aurkeztu du; album bat da, eta formatu horrek eskaintzen dituen narrazio-aukera guztiak baliatzen ditu. Istorio bera, hainbat narrazio-plano paralelo (testua, pertsonaia nagusi bakoitzaren istorioa eta bigarren mailako pertsonaiena), eta zenbait irakurketa-lerro egiteko aukera eskaintzen duen konposizio grafikoa; horrekin batera, xehetasunez betetako alderdi grafiko erabat sendoa du. Xehetasun horiek ikuspuntu ezberdinetatik berriro irakurtzera bultzatzen dute, aldibereko istorio berriak sortuta hala.

Alderdi grafikoari dagokionez, liburuak ia istorio oso bat kontatzen du ilustrazio zehatz eta xeheetan, film bat izango balitz bezala; biñeta-neurri ezberdinetan oinarritzen da, halaber, istorioari dinamismo handiagoa ematearren, eta bidean, deskubritu beharreko ustekabeak ere baditu, erdiko zabalgarria adibidez, bi istorioen korapiloa eta amaiera.

Istorioaren erritmoak irakurtzera eta aldi berean aurrera eta atzera egitera garamatza, xehetasun eta istorio paraleloetan arreta jar dezagun. Jolasteko eta istorioak deskubritzeko liburua da.

Ana G. Lartitegui

Ana G. Lartitegui

Haurrentzako liburuen ilustraziogintzan aritu da 1989tik. Liburuetako asko Sergio Lairla idazlearekin batera egin ditu. Horietatik, nabarmendu beharrekoa da La carta de la señora González (Fondo de Cultura Económica, 2000), liburu onenaren saria eskuratu baitzuen 2000ko Mexikoko Azokan. Haren azken lana, El libro de la suerte (A Buen Paso, 2014), finalista izan zen 2015eko Cuatrogatos sarian (Florida, AEB).

Kultur sustapenari ekin zion 2004an www.pantalia.es proiektu-estudiotik; bertatik erakusketak eta era guztietako ekimenak koordinatu ditu liburua eta irakurzaletasuna zabaltzeko eta sustatzeko. Círculo Hexágono ikasketa-taldea koordinatzen du, eta talde horretatik «Cuadernos Hexágono» Haur eta Gazte Literaturan espezializatutako saiakera-bilduma zuzentzen du. Bilduma horretan, hitzik gabeko liburuetako diskurtso grafikoari buruzko azterlana argitaratu du: Páginas mudas, libros elocuentes (2014). Fuera [de] Margen literatura grafikoei buruzko aldizkariaren erredaktoreburua da. Aldizkari hori Frantziako Hors Cadre[s] argitalpenaren Espainiako bertsioa da.

El libro de la suerte

Liburu honetan, batetik, Buenaventura jaunaren abentura aurkituko dugu eta, beste aldean, Malapata jaunarena. Biok eraikin berean bizi dira, baina ez dute elkar ezagutzen. Bat txukuna da, eta datorkion moduan hartzen du bizitza. Bestea zoritxarreko samarra da eta beti erretxinduta dago; objektuekin borrokan ibiltzen da, eta horiek ere aurre egiten diote.

Halabeharrez, oporrak igarotzeko toki bera aukeratuko dute biek. Biek bidaia bera egingo dute, nork bere kontu eta modura. Biok kale berak zeharkatuko dituzte, pertsonaia berak aurkituko dituzte eta leku berera iritsiko dira, baina elkar ezagutu gabe itzuliko dira. Hala, haiek ez badakite ere, biek ala biek itxuraz ematen duena baino askoz gehiago partekatuko dute.

Liburu honetako lerro argiko ilustrazioetan 1.793 xehetasun bisual txiki daude guztira; istorio batetik bestera eramango zaituzte horiek, eta bide horretan halabeharraren kapritxoez eta gure bizitzak zuzentzen dituen metrika bihurriaz gogoeta egingo dugu.

Ilustrazioak

El libro de la suerte - Ilustración El libro de la suerte - Ilustración

EUSKARAZKO SAIAKERA

Historia, arraza, nazioa - Atala

Joxe Azurmendi Otaegi
Historia, arraza, nazioa
Elkar

18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Joseba Gabilondo, epaimahaiburua
Juan Ramon Makuso, epaimahaikidea
Ainhoa Larrañaga, epaimahaikidea
Agurtzane Elorduy, epaimahaikidea
Juan Garzia, epaimahaikidea

Epaimahaiak ikusitako merituak

Azurmendiren liburuak Europan egun doxa den nazionalismo zibikoaren ideia aztertzen eta kritikatzen du, bere iturri nagusietako batera joaz: Renan-en lanera. Hala, beste Europa bat pentsatzeko atea zabaltzen digu.

Obraren dokumentazio lan sakonak biziki aberasten du nazionalismoaren inguruko egungo gogoeta hori, eta sarritan falta zaion berme akademikoa ekartzen dio.

Joxe Azurmendi Otaegi

Joxe Azurmendi Otaegi

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) Filosofiako irakasle katedraduna da EHUn, Jakin taldeko partaidea eta euskal saiogilerik zorrotz eta berritzaileena. Bere produkzio oparotik, aipa ditzagun azken aldiko liburuak: Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak, Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak, Teknikaren meditazioa, Euskal Herria krisian, Etienne Salaberry: bere pentsamenduaz, Espainiaren arimaz, Volksgeist-Herri gogoa: Ilustraziotik Nazismora, Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua, Bakea Gudan: Unamuno, historia eta karlismoa..

Historia, arraza, nazioa
Renan eta nazionalismoaren inguruko topiko batzuk

Egia unibertsal eta eztabaidagabetzat hartzen direnetako asko gezur interesatuak edo gaizki-ulertu zabalduak izaten dira maiz (biak batera, gehienetan). Halako zerbait gertatzen da nazioaren kontzeptu aleman eta frantses direlakoekin: lehena erromantikoa eta bigarrena liberala (iritzi orokortu horren arabera); bata odolean, hizkuntzan, ohituretan oinarritua, eta bestea lurralde berean bizi diren gizon-emakumeen borondate komunean, omen.

Uste horren jatorri eta bilakaera aztertu du Joxe Azurmendik, bereziki Ernest Renan pentsalari bretoiaren idatziak arakatuz, baita XIX mendeko intelektual frantses eta alemanen arteko polemika ugariak ere. Arraza, historia eta nazioaren arteko harreman konplexu eta askotarikoak xehekiro miatuaz, ideia horien garapen eta eragin zabala ikusiko dugu, baita Europaren bi mendeko historian utzi duten arrasto sakona ere: nazioanalismoak, gerrak, inperialismoa, arrazismoa…

Zatia

“Nazio kontzeptuaren” autu topikoaz ere ohar bat aurrera baino lehen, behin eta berriro topatuko baitugu. Ohikoa bilakatua dago nazio(nalismo) etnikoaz versus zibikoaz munduko naturalena mintzatzea (zer inbentu linguistiko da “nazio etniko” sintagma?); alegia nazioaren kontzeptu alemana versus frantsesa. Batzuetan termino dotore batek ardi zuriak eta beltzak berenez partitzen ditu, eta haren jabe izateak (geu zurien artalde atseginean kokatzen gaituela aparte) gehiago pentsatzetik dispentsatzen du. Horregatixe, besteak baino lehen geu engainatzen gaitu. Horrelako zerbait begitantzen du gertatzen zaiola kontzeptu horien erabiltzaile askori, analisi korapilotsuek eman ezin duten segurtasuna berba horien magian aurkitzen baitu, antza.

GAZTELANIAZKO SAIAKERA

Vieja luna de Bilbao - Atala

Joseba Zulaika Irureta
Vieja luna de Bilbao. Crónicas de mi generación
Nerea

18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Jon Juaristi, epaimahaiburua
Beñat Arginzoniz, epaimahaikidea
Santos Zunzunegui, epaimahaikidea
Juan Manuel Díaz de Guereñu, epaimahaikidea
Maria Jesus Pacho Fernández, epaimahaikidea

Epaimahaiak ikusitako merituak

Vieja luna de Bilbao liburuan Joseba Zulaikak euskal modernotasuna berrikusteari ekin dio Bilbo hiriaren iragan berriaren bitartez; ikuspegi biografikoa eta hurbilketa historikoa uztartu ditu literatur eraginkortasun handiko testua osatzeko.

Joseba Zulaika Irureta

Joseba Zulaika Irureta

Joseba Zulaikak (Itziar, Deba, 1948) Filosofia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Antropologia Terranova eta Princeton unibertsitateetan. Euskal Ikasketen irakaslea de Renoko Unibertsitatean, Nevadan. Artikulu ugari eta hogeiren bat liburu argitaratu ditu. Tartean dira: Adanen poema amaigabea (Kriselu, 1975), Terranova: The Ethos and Luck of Deep-sea Fishermen (ISHI, 1981), Bertsolariaren jokoa eta jolasa (Baroja, 1985), Tratado estético-ritual vasco (Baroja, 1987), Chivos y soldados: La mili como ritual de iniciación (Baroja, 1989), Violencia vasca: Metáfora y sacramento (Nerea, 1990), Caza, símbolo y eros (Nerea, 1992), Terror and Taboo: The Follies, Fables and Faces of Terrorism (con William Douglass, Routledge, 1996), Del Cromañón al carnaval: Los vascos como museo antropológico (Erein, 1996), Crónica de una seducción (Nerea, 1997), Enemigos, no hay enemigo (Erein, 1999), Guggenheim-Bilbao Museoa: Museums, Architecture and City Renewal (Reno, CBS, 2002), ETAren hautsa (Alberdania, 2006), Terrorism: The Self-Fulfilling Prophecy (Chicago, 2009).

Vieja luna de Bilbao
Crónicas de mi generación

Vieja luna de Bilbao memorien liburua da, nahiaren etnografia, belaunaldi baten kontzientzian arakatzen duen saiakera, hiri berri baterako manifestua, eta hondoratzearen osteko subjektu berria.

Kroniketan hainbat pertsonaia aurkituko ditugu, egilea bera barne, baina ez datoz bat eredu idealekin; desintegrazioak mehatxatutako figurak dira gehiago, bizirik irauteko eraldatu beharra dutenak. Hemen kontatutako gertaerak faktualak dira, errealak pertsonaiak, baina «errealarekiko pasioa»ren mende dagoen belaunaldiaren funtsezko fantasiak eta konbertsio subjektiboak dira erabakigarriak kontakizunean, Bilbo horien epizentroa izanik.

Zatia

Nietzsche nos introdujo en una temporada en el infierno a lo Rimbaud, quien proclamó que “El amor debe ser reinventado, eso está claro”, reinvención que suponía para los surrealistas un cambio artístico, existencial y político. Captive amoreux es como Jean Genet se definió a sí mismo. Prisoneros del amor: tal ha sido la experiencia fundamental del Bilbao de mi generación mientras nos veíamos abocados a un impasse respect a las cuestiones básicas de la patria, Dios, la familia, la cultura. Si me amas de verdad, rezaba el mandato, debes entregar tu vida. El amor estaba por encima de toda ley. Brecht escribió en su irónica “Canción de Bilbao”:

Aquella vieja luna de Bilbao
Donde el amor valía la pena (. . .)

Desde el punto de vista del amante, el objeto se transustancia al instante en algo totalmente nuevo. El lugar común se transfigure en una revelación, de la nada y sin cambio empírico alguno: la Cosa que es algo más que la Cosa en sí. Esa brecha en el ser constituye la aperture a lo real—en el amor, el arte o la política—y a la formación de un sujeto nuevo.