Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2011eko Euskadi Literatura Saria

Literatura lanaren ilustrazioa

Bombástica Naturalis - Portada

Irabazlea: Iban Barrenetxea Bahamonde
Izenburua: Bombástica Naturalis
Argitaletxea: A buen paso

18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Jokin Mitxelena Erize, epaimahaiburua.
Elena Odriozoloa Belastegi, epaimahaikidea.
Begoña Medel Bermejo, epaimahaikidea.
Raquel Alzate Liñero, epaimahaikidea.
Iker Ayestaran Pradilla, epaimahaikidea.
Marta Merino Ortiz de Landaluce, epaimahaiko idazkaria (botorik gabea).


Epaimahaiak ikusitako merituak

Ibanen ilustrazioek oso diseinu dotore eta dinamikoa dute, eta akabera preziosista dute argiztapenean eta egituretan; xehetasun txikienez ere arduratu egin da.

Testua ezin hobeto harmonizatzen da marrazki zehatz eta zorrotzekin, baina korapilatsua izan gabe. Kolore-sorta (beltzaranak, okreak eta berdeak) landareen munduarekin antzeratzen da eta hantxe hartu du arnasa istorio osoak.

Horrela bada, lanak sakondu egingo gaitu oso mundu oniriko eta pertsonalean, irakurlea txunditzeko modukoa; hori guztia, ilustrazioen dinamika landuari esker. Ilustrazio horiek xehetasunez betetako orrialde osoan zabalduko dira jolasti.


Saritutakoari buruzko hainbat datu

Iban Barrenetxea

Iban Barrenetxea Bahamonde (Elgoibar, 1973).

Elgoibarren 1973an jaio nintzen. Autodidakta naiz eta oraindik ikasteko fasean nago. Ilustrazioak eta liburuak beti nire buruaren parte izan dira. Denbora luze behar izan nuen ulertzeko nire pasioa lanbide bihur nezakeela. Behin, 10 urtez diseinugile grafiko moduan lan egin ondoren, saiatzeko ordua zela erabaki nuen. Nire lehen album ilustratua argitaratu nuen 2010eko otsailean, OQOk argitaratu zidan. “El cazador y la ballena” da eta Paloma Sánchez Ibarzabalek egin zituen testuak. Ondoren “Bombasticas Naturalis” (A buen paso, 2010) egin nuen. Nik idatzitako testuarekin egindako lehen liburua. Liburua finalista izan zen APIC antolatutako "Junceda Iberia" sariko aurreko edizioan. Ohorezko plaka lortu du orain dela gutxiko Bratislavako Bienalean. 2011n “Alicia en el País de las Maravillas" (Lewis Carroll, Anaya Argitaletxea) heldu zen liburu-dendetara eta laster klasikoen beste egokitzapen batzuk izango dituzue ikusgai: "Otra vuelta de tuerca" (Henry James, Teide Argitaletxea), "Un panal de rica miel" (F. M. Samaniegoren fabulen aukeraketa, Edelvives), baita "El cuento del carpintero" (A buen paso) liburua ere. Lan honetako testuak eta ilustrazioak burutu ditut. Erakusketak :2010- Le immagini del fantasiaren 28. edizioa, Sàrmede, Italia 2011- Irudigile Gipuzkoarrak (Donostia)- Bratislava Bienala- 29. edizioa Le immagini del fantasia, Sàrmede, Italia.


Bombástica Naturalis

Bizitza osoan xede horrekin lan egin ondoren, irakurle maitea, zure begien aurrean jarriko dut nik sortutako espezie batzuk. Eta ondoko helburu apalarekin jarriko dut: liburu hau gerora begira fruituak sortuko dituen hazi bat bihur dadin. Etorkizun horretan dena beste modu batekoa izango da: itsasoak zeharkatzen dituzten bela-ontziak, leihotik ikusten dituzun gurdiak eta, batek daki, agian baita esku artean duzun liburua ere.

Bombastus Dulcimer doktorea, 1810eko irailaren 19a.

Bombástica Naturalis - Ilustrazioa 1
Bombástica Naturalis - Ilustrazioa 2
Bombástica Naturalis - Ilustrazioa 3
Bombástica Naturalis - Ilustrazioa 4

Literatura lanaren ilustrazioari dagokion Euskadi literatura sariaren finalistak

  • "El cazador y la ballena". Barrenetxea, Iban. Argitaletxea: OQO Editora
  • "Alex, nire laguna". Gurrutxaga, Maite. Argitaletxea: Pamiela