Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2011eko Euskadi Literatura Saria

Euskarazko saiakera

Moroak gara behelaino artean? - Portada

Irabazlea: Joseba Sarrionandia Uribelarrea
Izenburua: Moroak gara behelaino artean?
Argitaletxea: Pamiela

18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Ainhoa Larrañaga Elorza, presidenta del jurado.
Andoni Eizagirre Eizagirre, epaimahaikidea.
Katixa Agirre Miguélez, epaimahaikidea.
Josu Bijuesca Basterretxea, epaimahaikidea.
Fernando García Murga, epaimahaikidea.
Marta Merino Ortíz de Landaluce, epaimahaiko idazkaria (botorik gabea).


Epaimahaiak ikusitako merituak

Edukien aldetik, oso ondo egitaratuta, ondo garatzen dira ideiak, formalki oso sendoa, lan handia, oso dokumentatuta.

Originaltasuna, urteak pasako dira eta euskal kulturan klasiko bat bihurtu daitekeen lana.

Ate asko zabaltzen dituen lana, kontsultarako ere baliagarria.

Diskurtso ugaritasuna, eta era berean azpimarratzekoa ere bada pentsaera nagusitik kanpoko ikuspegi ezberdinak eskeintzeko ahalegina. Kultura aniztasunaren aldeko aldarria.

Azkenik, edizio lan handia dago atzean, titulu sugerentea, argazkiz eta azalpenez betetako lana.


Saritutakoari buruzko hainbat datu

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, 1958)

  • Izuen gordelekuetan barrena. 1981, BAK. (Poesia)
  • T. S. Eliot euskaraz. 1983, Hordago. (Itzulpena, Gabriel Aresti eta Jon Juaristirekin batera)
  • Narrazioak. 1983, Elkar. (Ipuinak)
  • Ni ez naiz hemengoa. 1985, Pamiela. (Saiakera)
  • Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak. 1985, Pamiela. (Poesia, itzulpena)
  • Atabala eta euria. 1986, Elkar. (Ipuinak)
  • Marinel zaharrak. 1987, Elkar. (Poesia)
  • Marginalia. 1988, Elkar. (Saiakera)
  • Ez gara geure baitakoak. 1989, Pamiela. (Ipuin laburrak)
  • Ainhoari gutunak. 1990, Elkar. (Umeentzako literatura)
  • Ifar aldeko orduak. 1990, Elkar. (Ipuinak)
  • Hezurrezko xirulak. 1991, Elkar. (Poesia itzulpena)
  • Han izanik hona naiz. 1992, Elkar. (Ipuin laburrak)
  • Gartzelako poemak. 1992, Susa. (Poesia)
  • Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk. 1995, Erein. (Ipuin laburrak)
  • S. T. Coleridge: Marinel zaharraren balada. 1995, Pamiela. (Poesia, itzulpena)
  • Hnuy illa nyha majah yahoo. 1995, Elkar. (Poesia)
  • Hitzen ondoeza. 1997, Txalaparta. (Saiakera)
  • Manuel Bandeira: Antologia. 1999, Pamiela. (Poesia, itzulpena)
  • Hau da ene ondasun guzia. 1999, Txalaparta. (Poesia, musika-liburua)
  • Lagun izoztua. 2001, Elkar. (Nobela)
  • Kolosala izango da. 2003, Txalaparta. (Nobela laburra)
  • Akordatzen. 2004, Txalaparta. (Gogoetak)
  • Ni ez naiz hemengoa. 2006, Pamiela. (Edizio berria)
  • Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak. 2006, Pamiela. (Edizio berria)
  • Ez gara geure baitakoak. 2006, Pamiela. (Edizio berria)
  • Zazpi herrialdetako ipuinak. 2008, Pamiela
  • Moroak gara behelaino artean?. 2010, Pamiela

Moroak gara behelaino artean?

Joseba Sarrionandiaren liburu ezberdina duzu Moroak gara behelaino artean? hau. Bereber hizkuntzaren lehenenetako gramatika egilea den Pedro Hilarion Sarrionandiak piztutako jakin minatik abiatuz, liburua saio-lan ainitza eta sendoa da. Bertan aurkituko dituzu pertsonai historikoak eta gerla kolonialei buruzko gogoetak, aitormen pertsonalak eta iritzi politikoak, biografia bitxiak eta pasadizo sinesgaitzak, hizkuntzei buruzko ideiak.


Zatia

Ni gramatika baten bila sartu nintzen kasba honetara. Gerla egitera ere bai, gerla hitzari Joannes Etcheberri Sarakoak eman zion zentzuan, non gerlak erran nahi duen inorantzia uxatzeko jarduna. Lauzpabost liburutan aurkez nezakeen xelha gramatika egin zuen fraidearen biografia, Arrifeko errepublika artegaren historia, inperialismoaren kritika entsegua, amazigeraren edestia edota Espainiaren eta Frantziaren mendean euskaldunek egin beharreko protesta. Gaiak mugatuz gero, akademikoagoa litzateke dena, elementu diskordanteak kanpoan geratuko lirateke, ordea.

Eta nik diskordantziei buruz idatzi nahi izan dut. Diskordantziek elkarri argi apur bat emateko, konstelazioetan izar batek bestea argitzen duen moduan…


Euskarazko saiakerari dagokion Euskadi literatura sariaren finalistak

  • "Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardeetatik". Aiestaran Uriz, Ignazio. Argitaletxea: Elkar
  • "Darwin geurean". Altonaga, Kepa. Argitaletxea: Pamiela