Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2007ko literatura sariak

Urtebete itsasargian - Atala

Izenburua: Urtebete itsasargian
Irabazlea: Miren Agur Meabe

Argitaletxea: Elkar

Epaimahiaren erabakia

Epaimahaia

  • Mikel Ayerbe Sudupe, epaimahaiburu.
  • Patxi Zubizarreta Dorronsoro, epaimahaikide.
  • Itziar Zubizarreta Ayerbe, epaimahaikide.
  • Yolanda Arrieta Malaxetxebarria, epaimahaikide.
  • Susana Larre Muñoz, epaimahaikide.
  • Marta Merino Ortiz de Landaluce, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

Sariak:

  • 14.500 euro. Eskuz esku.
  • 2.475 euros. Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.

Guztira: Oroitikurra eta 16.975 euro


Epaimahaiak ikusitako merituak

Epaimahaiak erabaki du 2007. urteko Euskadi literatura saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, MIREN AGUR MEABEren Urtebete itsasargian lanari ematea.

Idazlanen literatura-kalitateari eta dimentsioari buruzko eztabaida zabala izan ondoren, epaimahaiak honako arrazoi hauek ikusi ditu lan hau saritzeko:

  • “Euskal Herriko kostaldeko herri txiki batean, 36ko gerra garaian girotutako gazte baten istorioa kontatzen zaigu. Gerra etorri, pasa eta ihesbidea markatzen den bitartean, mutilaren bilakaera eta lekukotasuna erakusten dira.”
  • “Istorioa oso ongi egituratutako hari narratibo batean emana dago. Bai pertsonaiak, bai une historikoko gainontzeko elementuak, irudi bisual eta zentzuen araberako hizkuntza sarritan poetikoan uztartzen dira.”
  • “Egoera bortitz batean, protagonista gai da bizitzari aurre egiteko eta etorkizunerako zubi bat eraikitzeko.”

Haur eta gazte literaturari dagokion Euskadi literatura sariaren finalistak

Haur eta gazte literaturari dagokion sarian, Euskadi Literatura Saria jaso duen liburuaz gain, hauek izan dira finalistak:

  • Kea airean bezala. Azkue, Imanol (Elkar)
  • Lesterren logika. Cano, Harkaitz (Elkar)
  • Borobiltxo, ilargiaren bila. Gaztelumendi, Dei (Aizkorri)