Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2007ko literatura sariak

Urtebete itsasargian - Atala

Izenburua: Urtebete itsasargian
Irabazlea: Miren Agur Meabe

Argitaletxea: Elkar

Epaimahiaren erabakia

Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962)

Lehen Hezkuntzako irakaslea eta euskal filologoa, Giltza argitaletxeko zuzendaria da eta euskarazko ikasliburuak egitea du lanbide. Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du.

1986an argitaratu zuen bere lehen liburua, Uneka… gaba, ipuin-bilduma.

Bere bigarren poema-liburuak, Azalaren kodea, 2001eko Kritikaren Saria jaso zuen.

Haur eta gazte literaturan, honako lan hauek ditu aipagarrienak: Itsaslabarreko etxea (Euskadi Gazte Literatura Saria 2002an), Nola zuzendu andereño gaizto bat (2003), Etxe bitan bizi naiz (2003) edo Urtebete itsasargian 2006). Azken hori IBBYren 2008ko ohorezko zerrendarako hautatua izan da.

Han-hemengo jardunaldietan hartu du parte, hala nola Dublin Festival Writers 2003, Emakume Poeten xxx Nazioarteko Kongresua (Gasteiz, 2005), XXI. Vjlenica Jaialdia (Eslovenia, 2006) edo Edinburg Eisteddfod delakoan (2007).

Beste egile batzuekin batera agertzen da hainbat lan eta antologiatan, eta bere testuetako batzuk beste hizkuntza batzuetara eta brailerra itzuli dituzte.

2006an euskaltzain urgazle izendatu zuten.