Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahia:

Iñaki Friera, epaimahiburua.
Asun Agiriano
Arantza Balzategi.
Iziar Zubizarreta.
Maite Gonzalez Esnal.
M. Jesús Cambra, idazkaria

Epaimahiaren erabakia:

Euskadi Literatura Sarietako epaimahai honek, finalistatzat jo zituen idazle guztien lanen kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin ondoren honako hau erabaki du:
2005. urteko Euskadi literatura saria, euskarazko haur eta gazte literatura modalitateari dagokiona, Xabier Olasori ematea, Pupuan trapua izeneko liburua idazteagatik.

Epaimahaiak aho batez baloratu du liburu honetan agertzen den poemagintza garatzeko baliabide ugari eta aberatsak. Tradizioaren usaina ekarri digu liburu honek formetan eta moldeetan, baina gaurko egunean kokatua. Aurkezten duen erreferentziazko mundua oso oso zabala da, eta irakurleari jolasez, erritmoz … eskaintzen dio.