Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahia:

Maite González Esnal, epaimahaiburua.
Joseba Aurkenerena Barandiaran, epaimahaikidea.
Marina Etxegoien Uribeetxeberria, epaimahaikidea.
Iñaki Friera Urbistondo, epaimahaikidea.
Julen Gabiria Lara, epaimahaikidea.
María Jesús Cambra Contin, idazkaria

Epaimahiaren erabakia:

2004. urteko Euskadi literatura saria, euskarazko haur eta gazte literatura modalitateari dagokiona, J. M. Olaizola Txilikuri ematea, Osaba Bin Floren izeneko liburua idazteagatik

Literatura-lan horrek badu, epaimahaiaren iritziz nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien: Tradiziozko mundu bi uztartzen jakin du egileak, irakurlea euskal baserritik Bagdadeko “1000 gau eta bat gehiago” kontakizunen mundura eramanez. Mundu tradizional biak elkartzean, ipuinari ipuina lotu dio, aspaldiko ipuin-kontalariek egiten zuten bezala, irakurleari irakurtzeko gogoa pizteaz gain, ipuinak entzutekoa ere ekarriz.