Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahia:

Antton Irusta jauna, epaimahaiburu.
Yolanda Arrieta andrea, epaimahaikide.
Arrate Egaña andrea, epaimahaikide.
Julen Gabiria jauna, epaimahaikide.
Jose Maria Urteaga jauna, epaimahaikide.
Arturo Garcia Fiel jauna, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

Epaimahiaren erabakia:

Euskadi Literatura Sarietako epaimahai honek, finalistatzat jo zituen idazle guztien lanen kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin, eztabaidatu eta iritzi trukaketari ekin ondoren, aho batez honako hau erabaki du:
Euskadi Saria Fernando Morilloren Izar-malkoak lanari ematea. Egileak gazteei zuzendutako eleberri honetan, ohiko gai bati berariazko ekarpenak egin dizkio: gazte hizkera freskoa eta landua, elkarrizketa bizkorrak eta sugerenteak, hitz joko eta esaera bizi eta umoretsuak.Ekarpenoi esker, dotore jakin du giro urbano bat asmatzen eta eraikitzen.

Saria (Zenbatekoa,Zertarakoa):

  • 9.000.- €URO: Eskuz esku
  • 2.100.- €URO: Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.

Guztira: Oroitikurra eta 9.100.- €URO