Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernando Aramburu Irigoyen

Fernando Aramburu Donostian jaio zen 1959an. Espainiar filologian lizentziatu zen eta gazte-gaztetatik azaldu zuen literaturarako zaletasuna.

80ko hamarkadaren hasieran beste hainbat idazlerekin batera Cloc literatura taldearen sortzaile eta eragileetako bat izan zen Donostian. Gaur egun ere, hainbat literatura elkarteetako kide da. Adibidez, Bilboko Asociación para la Difusión de las Letras “Puerta Norte / Ipar Atea” izenekokoa.

1984az geroztik Alemanian bizi da eta bertan lan egiten du Ipar Renania-Westfaliako Lippstandt eta Gieseke hirietan bizi diren etorkinen seme-alabei gaztelania irakasten.

Poesia eta hitz-laua. Biak jorratu izan ditu.

Poesia liburuen artean aipatzekoak dira Ave sombra / Itzal Hegazti, Luis Haranburu Editor-ekin 1981ean argitaratua, 1993an EHU/UPVk kaleratu zion Bruma y conciencia / Lanbroa eta kontzientzia (1977-1990) eta 1995ean Ediciones Hiperionekin argitaratutako El librillo.

Saritutako Los ojos vacíos baino lehen bere beste nobela batek Ramon Gomez de la Serna saria jaso zuen 1997an: Fuegos con limón, urtebete lehenago Tusquets Editoresen argitaratuak eta alemanierara itzuli berriak. El ladrón de ladrillos nobela 1998koa da, Ediciones SMn argitaratua (urtebete beranduago Gerardo Markuletak itzulita euskaraz atera zena).

Ipuin bilduma bat ere badu: 1997an argitaratu zion Tusquets editoresek: No ser duele izenburupean

Eta bere argitalpenen artean dago historia eta kritika literarioaz ari den Juicios finales ere. Senén Pérez Núñez argitalaletxearen eskutik 2000 . urtean argitaratutakoa.