Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jonas eta hozkailu beldurtia . Laburpena

Jonas hiru urteko mutiko bat da, eta etxean bakarrik geratzen da, ama dendara jaitsi baita. Jonas izutu egiten da bakardadean, eta bere beldurra ingurura proiekatzen du; aurrena bere bihotzera (beldur da bihotza) gero eskuetara (beldur dira eskuak), eta gorputzetik kanpoko objektuetara: hozkailua beldurrez dardarka dago. Zergaitik ote dago beldurrez hozkailua?

Jonas eta hozkailu beldurtia . Fragmentos

• Jonas hiru urteko mutikoa da. Gaur, amak etxean bakarrik utzi du. Bakar-bakarrik sukaldean

• Jonasen bihotzak taunpa! taunpa! egiten du. Zergatik? Bada, beldur delako.

• –Hozkailuak dardara egin du. Neuk ikusi dut.

• Jonasen begiek ez diote hozkailuari begiratu nahi. Ezta pittin batean ere

• –Eta zeren beldur ote da hozkailua, e? Zeren beldur?

• –Zein dago oraintxe bertan hozkailu barruan, den-dena jaten? Zeinek ikaratu du hozkailua ?

• Ate hotsa izan da. Eta pausoak. Jonas beldurrak airean dago.