Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura 2.0: Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako eta kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko programa 2011.

LABURPENA
Titulua:
Kultura 2.0: Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako eta kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko programa 2011.
Xedea:

2011ko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea:

a) Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 Programa garatzeko. Arlo digitalean Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduketak sartzen dira sail honetan, 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharrekoak. Horretarako, laguntza pertsonalizatuaren bidezko hainbat ekintza erabiliko dira, bai eta ingurune digitalean posizio lehiakorrago bat bilatzen duten proiektuak exekutatzeko erraztasunak emango dituzten jarduketak ere, eta posizio lehiakorrago hori hainbat tresna erabiliz lortuko da: lehiakortasunaren hobekuntza-ekintza espezifikoen bitartez, berrikuntza eta nazioartekotzearen bidez, eta merkatu berrien dibertsifikazioaren eta bilaketaren bidez. 

b) Kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko. Edukiok bitarteko eta bide teknologiko desberdinen bitartez igorri, eman, garraiatu edo banatu ahal izango dira, eta jarduketak 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte burutu behar dira.

Diru kopurua:

   1.- Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzen zenbatekoa, guztira, berrehun eta laurogeita zortzi mila (288.000) eurokoa da, nahiz eta gehitzerik ere izango den, lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.

   2.- Zenbateko globala honela banatuko da deialdiko laguntza-mota desberdinen artean:

   a) A modalitatea: Ehun eta hogeita hamazortzi mila (138.000) euro kultura-industrien berrikuntza teknologikorako banakako proiektuak burutzeko.

   b) B modalitatea: Ehun mila (100.000) euro kultura-industrien berrikuntza teknologikorako proiektuak lankidetzan egiteko.

   c) C modalitatea: Berrogeita hamar mila (50.000) euro kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko proiektuak burutzeko, honela banatuta:

- 10 diru-laguntza, diruz lagundutako proiektu bakoitzarentzat gehienez ere 5.000 euroko diru-laguntza.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2011ko maiatzaren 25ekoa (EHAA Zk. 105/2011)

    Euskadin kultura industriak garatzen laguntzeari dagozkionak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.

    Alde horretatik, Kultura Sustatzeko Zuzendaritza, hainbat deialdiren bidez, edukiak sortzen dituzten kultura-sektoreak bultzatzen ari da, ikusirik nolako garrantzia hartzen ari diren sektore horiek gaurko gizartean. Izan ere, alde batetik sektore estrategikoak dira, eta bestetik, gizarte hartzailea kulturalki aberasteko bidea ez ezik, sektore berritzaileak ere badira. Gainera, Euskadin kultura-industriak garatzen laguntzea Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren zereginetako bat da.

    Agindu honen bitartez, berrikuntza eta egokitzapen teknologikoa bultzatuko dira kultura-industrien esparruan eta, beraz, lehiakortasunaren hobekuntza; berrikuntza, nazioartekotzea eta dibertsifikazioa; merkatu berriak bilatzea eta kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortu eta ekoiztea sarituko dira.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
    Kulura Sustatzeko Zuzendaritzan: Itziar Redondo (945 09565)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Kultura 2.0 Programarako diru-laguntzak.

Agindu honen helburua 2011ko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea da:

a) Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 Programa garatzeko. Arlo digitalean Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduketak sartzen dira sail honetan, 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharrekoak. Horretarako, laguntza pertsonalizatuaren bidezko hainbat ekintza erabiliko dira, bai eta ingurune digitalean posizio lehiakorrago bat bilatzen duten proiektuak exekutatzeko erraztasunak emango dituzten jarduketak ere, eta posizio lehiakorrago hori hainbat tresna erabiliz lortuko da: lehiakortasunaren hobekuntza-ekintza espezifikoen bitartez, berrikuntza eta nazioartekotzearen bidez, eta merkatu berrien dibertsifikazioaren eta bilaketaren bidez. 

b) Kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko. Edukiok bitarteko eta bide teknologiko desberdinen bitartez igorri, eman, garraiatu edo banatu ahal izango dira, eta jarduketak 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte burutu behar dira.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

KULTURA-INDUSTRIEN BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKORAKO LAGUNTZAK (A ETA B MODALITATEAK):

1.- Deialdi honetako diru-laguntzak pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte, beren forma juridikoa dena dela, baldin eta, nagusiki, kultura-ondasunak ekoiztu, banatu edo merkaturatzen badituzte esparru hauetan: zinema, ikus-entzunezko arteak, liburuen argitalpena, arte eszenikoak, ikusizko arteak, artisautza, musika, sorkuntzazko genero multimedia berriak eta arte edo kulturaren arloko beste edozein agerpen baldin eta irauteko bokazioa badu eta modalitate bakoitzaren eskakizunak betetzen baditu.

2.- Zehazki, honako hauek eska ditzakete kultura-industrien berrikuntza teknologikorako diru-laguntzak:

- Pertsona fisiko edo juridiko guztiek, baldin eta helbidea edo sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta artikulu honetako lehenengo paragrafoan aipatzen diren kultura-esparruekin erlazionatutako epigrafe batean izena emanda badaude Jarduera Ekonomikoen Zergan.

   3.- Lankidetzan egindako proiektuetan, eskabidea batek bakarrik egin behar du. Dena dela, eskabidea egitean, argi adieraziko da proiektuko partaide bakoitzaren nortasuna, erantzukizuna eta zereginak, eta zein den bakoitzaren ekarpena aurrekontu-sarreren atalean. Era berean, agiri bat aurkeztuko da lankidetza nolakoa izango den azaltzeko. Elkartutako pertsona juridiko pribatu bakoitzeko legezko ordezkariak sinatuko du agiria eta, horretarako, beharrezko ahalordea emango zaio.

   4.- Ezingo dute deialdian parte hartu laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik jaso dutenek, ez eta horretarako legezko debekuren batean daudenek ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenak zehaztutakoarekin bat etorriz.

   5.- Nolanahi ere, Euskal Herriko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.4 artikuluarekin bat etorriz, onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du.

   6.- Herri-administrazioei lotutako edo horien menpeko entitate eta sozietate publikoek, berezko nortasun juridikoa badute, ezin izango dute deialdian parte hartu , ezta administrazio instituzionalekoak ere, berdin delarik zein administraziotakoan diren.

KULTURA-EDUKI BERRIAK EUSKARRI BERRIETAN SORTU ETA EKOIZTEKO LAGUNTZAK (C MODALITATEA):

   1.- Deialdi honetako diru-laguntzak pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte, beren forma juridikoa dena dela, baldin eta, nagusiki, kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortu eta ekoizten badituzte esparru hauetan: zinema, ikus-entzunezko arteak, liburuen argitalpena, arte eszenikoak, ikusizko arteak, artisautza, musika, sorkuntzazko genero multimedia berriak eta arte edo kulturaren arloko beste edozein agerpen baldin eta irauteko bokazioa badu; kultura edukiok bitarteko eta bide teknologiko desberdinen bitartez igorri, eman, garraiatu edo banatu ahal izango dira.

   2.- Zehazki, honako hauek eska ditzakete kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortu eta ekoizteko diru-laguntzak:

a) Agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udaletan, gutxienez urte betez, erroldatuta dauden pertsona fisikoek.

b) Pertsona fisiko edo juridiko guztiek, baldin eta helbidea edo sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta artikulu honetako lehenengo paragrafoan aipatzen diren kultura-esparruekin erlazionatutako epigrafe batean izena emanda badaude Jarduera Ekonomikoen Zergan.

   3.- Herri-administrazioei lotutako edo horien menpeko entitate eta sozietate publikoak, berezko nortasun juridikoa badute, ez dira onuradun izango, ezta administrazio instituzionalekoak ere, berdin delarik zein administraziotakoak diren.

KULTURA-INDUSTRIEN BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKORAKO LAGUNTZAK (A ETA B MODALITATEAK):

1) Txosten bat egin behar du enpresak ingurune teknologikoan duen posizioari buruz, eta proiektuaren deskribapena egin behar du, honako hauek zehaztuta: (Eredua VI. eranskinean)

a.- Berrikuntza teknologikoaren esparruan jarduteko ildo nagusiak eta epe ertainerako (3 urte) aurreikusten den bilakaera.

b.- Proiektua zein ingurune teknologikotan planteatzen den.

c.- Proiektuan ezarritako helburuak. Izango duen eraginaren aurreikuspena.

d.- Proiektuaren plan operatiboa.

2) Entitate eskatzailekoa ez den pertsona fisiko edo juridiko bat izan behar du deialdira aurkezten den proiektua egiteko.

3) Jarduera ekonomikorako zentro bat izan behar du Euskal Autonomia Erkidegoan 2011ko urtarrilaren batetik diru-laguntza eskatu den egunera arte. Zentro horrek, gutxienez, 3 pertsona izan behar ditu plantillan bataz beste.

4) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean eduki behar ditu.

5) Laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik ez izatea, ezta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin kontratatzeko ere.

6) Lankidetzan egindako proiektuen kasuan, eskabidea onartzeko, proiekturako elkartutako entitateetako bakoitzak nahitaez bete beharko ditu aurreko ataletan ezarritako eskakizunak, artikulu horretako 3. atalekoa izan ezik. Horrelakoetan, eskabidea egin duen entitateak jarduera ekonomikorako zentro bat izan beharko du Euskal Autonomia Erkidegoan 2011ko urtarrilaren batetik diru-laguntza eskatzen den egunera arte, gutxienez 3 langileko plantillarekin batez beste; gainera, proiekturako elkartutako beste entitateek jarduera ekonomikorako zentro bat izan beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan 2011ko urtarrilaren batetik eskabidea egiten den egunera arte, gutxienez 2 langileko plantillarekin batez beste.

KULTURA-EDUKI BERRIAK EUSKARRI BERRIETAN SORTU ETA EKOIZTEKO LAGUNTZAK (C MODALITATEA).

a) Proiektuari buruzko txosten bat egitea, honako hauek zehaztuta: (Eredua VII. eranskinean)

a.1.- Proiektua zein ingurune teknologikotan planteatzen den.

a.2.- Proiektuan ezarritako helburuak.

a.3.- Proiektuaren plan operatiboa.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean eduki behar ditu.

c) Ezingo dute deialdian parte hartu laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik jaso dutenek, ez eta horretarako legezko debekuren batean daudenek ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

d) Nolanahi ere, Euskal Herriko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.4 artikuluarekin bat etorriz, onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du.

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:

   1.- Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzen zenbatekoa, guztira, berrehun eta laurogeita zortzi mila (288.000) eurokoa da, nahiz eta gehitzerik ere izango den, lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.

   2.- Zenbateko globala honela banatuko da deialdiko laguntza-mota desberdinen artean:

   a) A modalitatea: Ehun eta hogeita hamazortzi mila (138.000) euro kultura-industrien berrikuntza teknologikorako banakako proiektuak burutzeko.

   b) B modalitatea: Ehun mila (100.000) euro kultura-industrien berrikuntza teknologikorako proiektuak lankidetzan egiteko.

   c) C modalitatea: Berrogeita hamar mila (50.000) euro kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko proiektuak burutzeko, honela banatuta:

- 10 diru-laguntza, diruz lagundutako proiektu bakoitzarentzat gehienez ere 5.000 euroko diru-laguntza.

Ordainketa modua:

Diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a) Emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren % 60, 10. artikuluan adierazitako epea igarota, berariaz uko egin ez bazaio behintzat.

b) Emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren % 40 diru-laguntza justifikatzeko eta likidatzeko eskatutako agiriak artikulu honetako hurrengo puntuan ezarritako moduan aurkeztu ondoren.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Diru-laguntza eskabidea.
Diru-laguntza eskabidea.:
Kultura 2.0 Programarako diru-laguntza eskabidea: Kultura-industrien berrikuntza teknologikorako eta kultura-eduki berriak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko programa 2011.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
ANEXO I. ERANSKINA (Eskaera)

DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA.

Dokumentazioa:
  • ANEXO II. ERANSKINA

    PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAK ESKAERA EGITEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA. A ETA B MODALITATEAK.

  • ANEXO III. ERANSKINA

    PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAK ESKAERA EGITEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA. C MODALITATEA. 

  • ANEXO IV. ERANSKINA

    AURREKONTUA. Kultura industrien berrikuntza teknologikorako programa A eta B modalitateak.

  • ANEXO V. ERANSKINA

    AURREKONTUA. Euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko kultura edukiak C modalitatea.

  • ANEXO VI. ERANSKINA

    ENPRESAREN KOKAGUNEA INGURUNE TEKNOLOGIKOAN ETA PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA A eta B modalitateak.

  • ANEXO VII. ERANSKINA

    PROIEKTUAREN MEMORIA. Euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko kultura edukiak C modalitatea 

  • ANEXO VIII. ERANSKINA

    DIRU-LAGUNTZEI BURUZKO ADIERAZPENA.

  • ANEXO IX. ERANSKINA

    MINIMIS MOTAKO DIRU-LAGUNTZEEI BURUZKO ADIERAZPENA.

  • ANEXO X. ERANSKINA

    DATUEN ALTA/DOAKION HIRUGARRENA.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/06/04 - 2011/07/04
Aurkezteko epe-muga:

 2011ko uztailaren 4a.

Ebazteko epea:

6 hilabetekoa, deialdia egiteko agindu hau indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
28/07/2011
Erlazionatutako ebazpenak: