Kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak 2011.
Kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko 2011ko ekitaldiko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea, bereziki honako kultura-arlo hauetan: ikus-entzunezkoak, antzerkia, dantza, musika, ikusmen-arteak eta literatura. Kultura—ekintzok espezializazio- edo berezitasun-maila handikoak izan behar dira, eta interes berezia sortu, Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eremuan.
490.000 euro.
- AGINDUA, 2011ko ekainaren 22koa (EHAA Zk. 135/2011)
Arte- eta kultura-jarduerei dagozkien zereginak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura Sailaren eskumenekoak dira, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren arabera (2009ko maiatzaren 9ko EHAA, 80. zk.). Aipatutako zereginak, Kultura Sailaren barruan, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagozkio, betiere Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuan ezarritakoaren arabera (2011ko martxoaren 25eko EHAA, 59. zk.).
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren iritziz, egokia da jardunbide bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultur—ekintza bereziei laguntzeko. Jardunbide hori, bestalde, zuzendaritza horren eskumenen esparruan sartzen da, eta hainbat kultura-arlotan jarduerak antolatzeko diru-laguntzak eskainiz gauzatzen da, bereziki, honako arlo hauetan: ikus-entzunezkoak, antzerkia, dantza, musika, ikusmen-arteak eta literatura. Hartara, formula bat bultzatu nahi da kultura-produkzioaren adierazpen guztiak gizarte osoaren eskura jartzeko.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan: Arturo García (945 019460)
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Agindu honen xedea da kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko 2011ko ekitaldiko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea, bereziki honako kultura-arlo hauetan: ikus-entzunezkoak, antzerkia, dantza, musika, ikusmen-arteak eta literatura. Kultura—ekintzok espezializazio- edo berezitasun-maila handikoak izan behar dira, eta interes berezia sortu, Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eremuan.
Pertsona fisiko edo juridikoek –publiko nahiz pribatuak
Erakunde antolatzailearen jatorria zein den gorabehera, programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
Diru-laguntzen deialdi honetara aurkeztutako programek edo jarduerek ekonomikoki bideragarriak izan behar dute. Hori egiaztatzeko, aurrekontu orekatua aurkeztu beharko da, eta hartan, batetik, gastu- eta sarrera-zenbatekoak parekoak izan beharko dira eta, bestetik, agindu honen 7. artikuluan ezarritako finantzazio-mugak bete beharko dira.
Deialditik kanpo geratuko dira:
a) Kultura-programazio orokorrak; alde horretatik, diru-laguntzen deialdira aurkezteko, jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta ekintza berezi zehatzak aukeratu beharko dituzte eskatzaileek, beren programazioetatik.
b) Dokumentazioa aztertuta, Balioespen Batzordearen iritziz, gehien bat tokiko edo eskualdeko zabalkundea duten jarduerak.
c) Dokumentazioa aztertuta, Balioespen Batzordearen iritziz, kultura-eduki nabarmenik ez duten jarduerak, hau da, kultura-arloren batekin eta, batik bat, honako arlo hauetakoren batekin loturarik ez daukatenak: ikus-entzunezkoak, antzerkia, dantza, musika, ikusmen-arteak edo literatura.
490.000 euro.
Agindu honetan araututakoaren kargura ematen diren diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira, honako prozedura honen arabera:
- Lehenengo ordainketa, justifikazioari aurreratua, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 75ekoa: diru-laguntza onartu eta hilabeteko epean egingo da, jardueren bideragarritasuna bermatzeko, betiere agindu honetako 11.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
- Bigarren ordainketa, hau da, azkena, gainontzeko % 25ekoa: jardueraren gastua eta beste alderdi batzuk justifikatu ondoren egingo da, hala badagokio, betiere agindu honetako 13.1 artikuluan zehaztutako moduan.
Aurreko paragrafoan xedatzen dena alde batera utzi gabe, esleipen-ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denean jarduera dagoeneko bukatuta badago, diru-laguntza osoa ordainketa bakar batean ordaindu ahal izango da, betiere agindu honetako 13.1 artikuluan ezarritako moduan justifikatu ondoren. Hala ere, horretarako, jarduera exekutatu dela eta aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren arabera gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira eskabidean, nahitaezko gainerako agiriekin batera.
- II. ERANSKINA
ZINPEKO ADIERAZPENAK.
- III. ERANSKINA
AURREKONTUA.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2011ko irailaren 15a..
Ebazpena bi hilabeteko epean jakinaraziko zaie interesatuei, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Kontseilaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Kontseilaritza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.