Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Done Jakue bidea

 

Done Jakue bideak Euskal Autonomia Erkidegotik dituen  bi bideen gaineko informazioa ikus dezakezu: bata kostaldetik eta bestea barrualdetik. Barrualdeko bideak aurrera egiten du frantses bidearekin batu arte eta kostaldekoa Kantauri itsasertzetik doa.

Tresna honetan ibilbide hauetan sakontzeko aukera ematen dizugu. Bidea 20-25 kilometrotako ibilbideetan zatituta dago bidaiari bidea errazteko, gainera bidearen inguruan kultura ondarearen ikuspuntutik elementu ikusgarriak aurkituko dituzu. Horretarako aukera ezberdinak dituzu:

 

1. Hautatu "Ibilbideak", ezkerraldean dagoen goiko menu horizontaletik, eta ibilbide bat aukeratu.

2. Mapa arakatu hurrengo botoiak erabiliz:

a. Mapa osoa ikusi

b. Hurbildu 

c. Urrundu 

d. Mugitu 

e. Informazio gehiago . Botoi honekin (  )  hiruki gorri batekin, markatuta dauden elementuen edo marra berde batekin (  ) markatuta dagoen Done Jakue bidearen gainean sakatuz, informazio gehiago eskuratuko duzu.

f. Bilatzaile aurreratua  


Tresna hau modu egokian ikusteko zure ordenagailuak teknologia ezberdin batzuk erabiltzeko prest egon behar du (javascript, markoak, eta abar.) Arazoren bat izanez gero, 945 019494 telefonora deitu edo ondarea@euskadi.eus helbide elektronikora mezu bat bidali eta informazioa modu alternatibo baten bidaltzen saiatuko gara.

Azken aldaketako data:  2016/02/01