Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Elena Morenok eta Ernesto Martinez de Cabredok IFAT nazioarteko ingurumen-teknologien azokan parte hartu dute Eusko Jaurlaritza ordezkatzeko

Argitalpen-data: 

IFAT_2.jpg

Ingurumen sailburuorde Elena Morenok eta Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok parte hartu dute gaur asteon abian den IFAT nazioarteko ingurumen-teknologien azokan, Eusko Jaurlaritza ordezkatzeko.

IFAT azoka uraren alorrean eta hondakinen kudeaketan mundu erreferente saihestezina da, non 59 herrialdetatik etorritako 3000 erakusletik gora hartzen duten parte: “erakusleiho nabarmena EAE uraren eta hondakinen kudeaketan dugun eskarmentua eta praktika onen berri emateko; zein lurraldean gure jardueren erasanak murritzarazten laguntzen diguten erakundeen arteko eta sektore publiko eta pribatuen arteko lankidetza jendarteratzeko” azaldu du Moreno sailburuordeak.

Euskaditik joandako ordezkariek “Basque Country” markadun stand-a izan dute lagun (ACLIMA Euskadiko Ingurumen Industrien Klusterrak antolatuta). Besteak beste, bertan izan dira  Tecexsa, Quilton, Bunt Planet eta Bidatek enpresak, Tecnalia teknologia-zentrua, IHOBE eta URA. Xedea: nazioarteko eragileekin harremanak sendotzea, erakundeen arteko zein enpresen arteko  lankidetzarako bide berriak jorratzea; eta , oro har, ingurumen-kudeaketan, zein ,berariaz, uraren alorrean Euskadik duen eskarmentua eta praktika onak plazaratzea.

Erakustaldiaren erdia jada burututa, Euskadiko enpresen ordezkariek gustura agertu dira ekimen partekatuarekin, Euskadiko stand-a enpresa eta negozioetarako topagune bilakatu baita.