Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi Literatura Sariak [2013]

LITERATURA LANAREN ILUSTRAZIOA

Tropecista - Atala

Irabazlea: Elena Odriozola
Izenburua: Tropecista
Argitaletxea: Barbara Fiore Editora

18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:

  • Sara Morante, epaimahaiburua
  • Nuria Hernández, epaimahaikidea
  • Jose Javier Quintana, epaimahaikidea
  • Begoña Medel, epaimahaikidea
  • Iker Ayestaran, epaimahaikidea

EPAIMAHAIAK IKUSITAKO MERITUAK

Osotasun bakar moduan ulertzen den lanaren adibidea da hau, ezer aliritzira uzten ez duen lana. Elkarren gainean ezarritako paper moztuen teknikari esker, argi-itzal sotilez betetako istorio bat kontatzen du Elena Odriozolak, baina aldi berean, kontakizun intimista eta pertsonal honetan barneratzen uzten diguten kolore ere badira argi-itzalok. Malabarismoz eta estropezuz eraikitako istorioari beharrezko hauskortasuna ematen dioten narratiba original eta dinamiko baten ikusle bihurtzen da irakurlea.


SARITUTAKOARI BURUZKO HAINBAT DATU

Elena Odriozola

Elena Odriozola (Donostia, 1967).

Elena Odriozola 1967an jaio zen Donostian, eta bertan bizi izan da beti. Duela 20 bat urte hasi zen testu liburuak ilustratzen, publizitate agentzia batean lanean ari zela. Lan batek bestea ekarri zuen ondoren, eta dagoeneko baditu ehun liburu inguru argitaratuak, gehienak haur eta gazte literaturakoak.


TROPECISTA

Tropecista, ezer baino lehen, maitasun kontakizun bat da. Gauza bereziez maitemintzen diren gizon batek eta emakume batek topo egiten duten unea kontatzen du, gauza txikiez elikatzen den sentimendua, eta zoriontsu bizi den bikotea. Tropecista kontakizun polit bat da, poetika firin faran dabil bertan, hitz eder eta irudi xamurrez betetako orrietan.

Tropecista, Pencil ilustratzaile-agentzian diotenez, “sarerik gabeko akrobazia joko bertutetsua da, Jorge Gonzaloren testuaren eta Elena Odriozolaren irudien arteko oreka poetikoa, Barbara Fiore argitaletxearen eskutik pistara salto egin duena”

TROPECISTA - Ilustrazioa TROPECISTA - Ilustrazioa

FINALISTAK

  • Javier de Isusi. "Ometepe". Argitaletxea: Astiberri. Kontatzeko trebetasun handia
  • Elena Odriozola. "Sabado". Argitaletxea: Taller de comunicación Gráfica – Conaculta. Poesia plano jarraituan
  • Miren Asiain. "Hara". Argitaletxea: Pamiela. Baliabide desberdinen integrazioa
  • Maite Gurrutxaga. "Amattoren uzta". Argitaletxea: Alberdania-Erein-Igela. Narratiba monokromoaren erabilera ona
  • Guillermo Gonzalez. "Tom Sawyer-en abenturak". Argitaletxea: Alberdania-Erein-Igela. Teknika piktoriko konplexua
  • Elena Odriozola. "Eguberria, ohitura, kantu eta istorio". Argitaletxea: Nerea. Gai kostunbristetara egokitzapen bikaina