Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadi Literatura Sariak [2013]

GAZTELANIAZKO LITERATURA

Aquella edad inolvidable - Atala

Irabazlea: Ramiro Pinilla
Izenburua: Aquella edad inolvidable
Argitaletxea: Tusquets Ediciones

18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:

  • Juan Carlos Márquez, epaimahaiburua
  • Beatriz Celaya, epaimahaikidea
  • José Fernández de la Sota, epaimahaikidea
  • Javier Mina, epaimahaikidea
  • Isabel Muguruza, epaimahaikidea

EPAIMAHAIAK IKUSITAKO MERITUAK

Gaztaroa eta fideltasuna, arrakasta eta porrota ardatz dituen eleberri zoragarria. Maisuek ohi duten xalotasun zailarekin idatzitako lana dugu aurrean, pertsonaien erretratu psikologikoa egiten duen eleberria. Zorabiorik gabe kontatua, ongi neurtua. Protagonista azaltzen den futbol-kromoaren aurkikuntza, kasu. Lan honek, gainera, interes handiko elementu autobiografikoak ere baditu. Eta, ororen gainetik, efektismoetara jo gabe lortzen den emozioa, eta moralkeriarik gabeko lezio morala.


SARITUTAKOARI BURUZKO HAINBAT DATU

Ramiro Pinilla

Ramiro Pinilla (Bilbo, 1923).

Las ciegas hormigas (1961, Tusquets Editores, 2010) eleberriarekin egin zen ezagun -Nadal Saria eta Kritikaren Saria eskuratu zituen lan honek- edo Seno-rekin. Planeta Sariaren finalista izan zen azken hau 1971n. Baina hasiera arrakastatsua izanagatik ere, Pinillak argitaletxe txikietan bakarrik argitaratzea erabaki zuen, hogeita hamar urte baino gehiagoz. 2004 eta 2005ean Verdes valles, colinas rojas argitaratu zuen -La tierra convulsa, Los cuerpos desnudos eta Las cenizas del hierro lanek osatutako trilogia honekin, 2005eko Euskadi Literatura Saria, Espainiako Kritikaren Sari Nazionala, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zituen- eta honela berriz ere lehen lerrora itzuli zen Pinilla, bati baino gehiagori idazle garaikiderik onenen artean dagoela erakutsiz. Horrelaxe berresten dute La higuera (2006), Antonio B. el Ruso, ciudadano de tercera, eta Sólo un muerto más(2009) eleberriek, guztiak ere Tusquets Editores etxean argitaratuak. Aquella edad inolvidable da, agian, bere lanik hunkigarriena. Etsipenari buruzko eta duintasunari eustearen inguruko istorioa, maitasun istorio bizia, familia-kontakizun hunkigarria eta alegia moral gogoangarria.


AQUELLA EDAD INOLVIDABLE

Souto Menaya, “Botas”, ospea eta loria ezagutu arren orain zulo beltzean dagoen futbol jokalaria da. 1943ko Errege Koparen finalean gol historikoa egin ondoren, bere ibilbidea bat batean eten egin da, herren eta ia elbarri utzi duen lesio baten ondorioz. Igeltsero lana utzita futbolari profesional izatera iritsi den mutilak, herriko futbol taldeetatik Athletic-erako jauzia egiteko ametsa bete duenak, eserita egin beharreko lan bat behar du orain, eta kromoak kartazaletan sartzen hastea onartu behar izan du. Futbol-bildumetan bere argazkiarekin topo egitea, bizi duen hondamendiari umore beltzezko zipriztin bat gehitzea izango da. Patuak aurpegirik beltzena erakutsi zionetik, Soutok badaki bizitzako urterik onenak atzean gelditu direla, Irunerekin duen harremanari uko egin beharko diola eta gurasoen erretiro desiratuari agur esan. Garai bateko adin ahaztezin hura, aitari eskutik helduta Athletic-ekin negar eta barre egiten zuen sasoi hura ere dagoeneko ez zaio kontsolagarri… Baina orduan, kazetari bat berarekin gogoratuko da, eta proposamen tentagarria egingo dio


ZATIA

“El chico siente los colores pero aún está verde”. Vivió todo un año eligiendo ideas, palabras, frases y tonos capaces de extraer su yo profundo y tocar el del hijo de diez años. Un lunes lo sentó en casa frente a él después de haber leído a Souto tres veces la crónica periodística del partido de la víspera que se sabían de memoria, y le dijo:

--En este mundo hay que tener algo grande por encima de nuestras cabezas. Unos tienen a Dios y otros al Athletic. Otros tienen a los dos, y nunca lo he entendido. Hijo, ¿en quién piensas por las noches en la cama? ¿Como quién te gustaría ser? Nunca te avergüences de buscar lo que tienes en la cabeza, si por casualidad tienes algo grande y no lo sabes.

Miró a Souto, que miraba al suelo con aire aburrido. Suspiró y se levantó. Se sintió ridículo, pues acababa de descubrir la futilidad de las palabras. No recordaba cuándo besó por última vez a su hijo, pero le estampó un beso en lo alto de la cabeza, suspirando:

--Dentro de quince días juega aquí el Barcelona. Ya veremos qué alineación saca ese Pentland, y si podemos cantar el alirón… ¿Sabes de dónde viene el alirón? Lo inventaron los mineros. Cuando sacaban una buena veta, el ingeniero escribía encima con tiza “All Iron”, que en inglés significa “todo hierro”. Los mineros saltaban porque cobraban jornal extra y el alirón corría por la mina. Así pasó al “Alirón, alirón, el Athletic campeón”. Mira lo que dieron a la Catedral aquellos mineros explotados.

Cecilio Menaya nunca llegaría a sospechar que la única y tierna emoción que cumplió sus deseos se redujo al imborrable recuerdo de Souto de aquella fuerte mano caliente apretando la suya y dirigiéndole los domingos hacia el Olimpo de los nuevos dioses.


FINALISTAK

  • "Áspera llama". Carlos Aurtenetxe. Argitaletxea: Bermingham
  • "La vida ondulante". José Ramón Eder. Argitaletxea: Renacimiento
  • "Tal vez sea suficiente". Alejandro Fernández. Argitaletxea: Txalaparta
  • "Alimento para moscas". Jon Obeso. Argitaletxea: Lengua de Trapo
  • "Una comedia canalla". Ivan Repila. Argitaletxea: Libros del Silencio