Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Espezieak

espezieak, goiburu-irudia

Hydrobates pelagicus Ekaitz-txori txikia

Banaketa

titulo.distribucionEspecie

Ugaltzailea, Itsasokoa, Basokoa
 

Espezieak Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdeko eta Mediterraneo itsasoko itsasertzean hazten ditu kumeak, egile batzuek azpiespezie bereizitzat jotzen dituzten bi populazio daudela: Ozeano Atlantikokoa: Hydrobates pelagicus pelagicus eta Mediterraneo itsasokoa: H. p. melitensis. Badirudi migrazio handiak egiten dituztela, eta Afrikako mendebaldeko itsasertzean, Gineako Golkoaren eta Hegoafrikaren artean, hibernatzen dutela. Dena den, espezie pelagikoa denez, informazio txikia dago gaiaren gainean. Espainiako itsasertzean bi motetako populazioek ugaltzen dute: Mediterraneo itsasokoa Balear Uharteetan eta Levante eta Murtziako uharteetan bizi da;Ozeano Atlantikokoa, aldiz, Kanariar Uharteetan, Galizian, Asturiasen, Kantabrian eta Euskadin.

Ekaitz-txoriak aztertzeko ohiko zailtasunek (izaera pelagikoa, habiak uharteetako gordeleku edo kobetan egitea, gauez jardutea,...) beren ekologiaren alde askori eta banaketari buruzko ezagutza osatugabea izatea eragin dute. 1985eko «Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Atlas ornitologikoan» ez zen antzeman espeziearen ugalketa. Hori ezin izan zen egiaztatu 80ko hamarkadaren amaierara arte. Ondoren egindako azterketei esker, Bizkaian hazteko sei leku, gutxienez, daudela zehaztu ahal izan da: Billano, Bakio, Aketx, Gaztelugatxe eta Izaro uharteak eta Ogoñoko troka. Gipuzkoan ez omen dago koloniarik gaur egun. Hala ere, 1997ko udaberrian ale batzuk begiztatu ziren Higer lurmuturrean, eta horrek inguruan hazteko leku txikia dagoela pentsarazi du.