Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Nazioarteko sareak eta klima-aldaketa

Klima-aldaketaren erronkek mugak gainditu dituzte. Erronka horiek direla eta, beharrezkoa da lankidetzen nazioarteko sare bati eustea.

Garapen jasangarrirako eskualde-gobernuen sarea, nrg4SD, irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakunde bat da, eskualde-gobernuak mundu mailan ordezkatzen dituena. 2002an eratua, Johannesburgoko Munduko Goi Bileran, 
Euskadiren parte hartze aktiboekin, nrg4SD-k 50 eskualde-gobernu inguru 7 elkarte biltzen ditu gaur egun.

Eusko Jaurlaritza nrg4SD-ren baitan lan egiten ari da esperientziak sustatzeko eta konpartitzeko, besteak beste eremu hauetan: egokitzapena, ingurumen-kudeaketaren hobekuntza, berotegi-efektuko isurien aldetik intentsiboa ez 
den teknologiaren transferentzia, energia berriztagarrien sustapena, isurtze-sektore guztien errendimendu-adierazleak, jardunbide egokien banaketa eta karbono merkatuak, jardunbide egokien adibide izanik, bai toki mailan eta bai eskualde mailan:

Euskadi The Climate Group mugimenduari atxikita dago 2010 urteaz geroztik. Mugimendu honek klima-aldaketaren inguruan lan egiten du, lankidetza publiko/pribatuaren bidez. The Climate Group irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, 2004 urtean sortu zena CO2 isuriak murrizteko lagungarriak diren politikak eta teknologiak bultzatzeko xedez. Erakunde honek 80 konpainia biltzen ditu, munduko konpainia nagusien artetik, eta baita eskualdeko eta tokiko gobernuak ere.

Iñigo Urkullu Lehendakaria The Climate Groupeko buruetako bat da, taldearen Amerikako buru den Quebeceko (Kanada) lehen ministroarekin eta erakundearen Ozeaniako buru den Australia Hegoaldeko erregioko lehen ministro Jay Weatherillekin batera.  

Euskal udalerriek ICLEI-Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen sarean parte hartzen dute, Udalsarea 21en bitartez.

Nazioarteko elkarte bat da, tokiko gobernuei laguntzen diena garapen jasangarrirako programen diseinu eta inplementazioan, prestakuntza, laguntza tekniko eta aholkularitzaren bitartez.

ICLEIren eginkizuna da munduko mugimendu bat eraikitzea eta sostengatzea, hobekuntza nabariak lortzeko tokiko ingurumen-baldintzetan eta garapen jasangarri globalean, tokiko ekintzen bitartez. Gaur egun, 1.400 kide baino gehiago ditu, 400 milioi pertsona baino gehiago ordezkatuz. 

ENCORE 1993an sortutako plataforma da, Europako eskualde-mailako arduradun eta lider politikoek parte hartzen dutena.  Europar Batasuneko eskualde-mailako arduradunen arteko lankidetza politikoa sustatu eta Europan ingurumen-politika modu eraginkorrean ezartzea ahalbidetzen du, ingurumenaren gobernantza eta garapen jasangarria hobetuz Europako eskualdeetan.

Compact of States and Regions” deritzana klima-aldaketaren alorrean gobernuak eta eskualdeak egiten ari diren ahaleginak gardentasunez erakusteko ekimen bat da. New Yorken (Estatu Batuak) 2014ko irailean egindako Klimaren Goi Bileran sortu zen, Climate Group , CDP, R20  eta nrg4DS-ren eskariz eta Nazio Batuen Erakundearen sostenguarekin.

Eusko Jaurlaritzak 2014ko abenduan atxiki zitzaion “Compact of States and Regions” ekimenari, Limako COP 20 bileran.

“Compact of States and Regions” urtero informatzeko mekanismo bat da; beraren bitartez, estatu eta eskualdeek beren emisioak eta horiek murrizteko helburuak jakinarazten dituzte, eta horrek ahalbidetzen du ebaluazioak egitea urtero, estatu eta eskualde bakoitzaren gaitasunak eta zirkunstantziak aitortuz.

2015eko txostena egiteko, 44 eskualde eta estatuk bidalitako informazioa erabili da. Eskualde eta estatu horiek 325 pertsona baino gehiago biltzen dituzte, eta haien BPGa 10.5 trilioi US$-tik gorako da, hau da, munduko ekonomiaren zortzirena.

 

Azken aldaketako data: