Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Enpresei diru-laguntzak ingurumenean inbertsioak egiteko 2018. Prozedura arrunta.

[PROT2018]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da, hain zuzen, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko 2018ko diru-laguntzen deialdia egitea, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015), lerro hauetan:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:

- Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.

- Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.

- Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.

- Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.

- Inbertsioa teknikaren egungo egoeratik harago joango da.

e) Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «kutsatzen duenak ordaindu egiten du» printzipioaren arabera.

f) Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

Diru-laguntzek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuan, urriaren 27koan, ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte, lerro hauetan.

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

- Burdina-galdategietako hondarrak eta finak, batez ere, moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak, berrehun mila (200.000) eurora iristen ez badira (aipatutako birziklatzea ahalbidetuko duten sailkatze egoki, aurretiazko gordetze eta/edo garraiorako inbertsioak barne), galdatze-prozesuan edo bestelako ekoizpen-prozesu alternatiboetan berriz sartzea kontuan hartuta.

- Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa generadoreek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte.

- Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak.

- Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

- Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien eta prefabrikatuen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Azterketek zahartze-probak egingo dituzte 2 urteren buruan, eta jasotako frogak www.ihobe.eus helbidean eskura dagoen protokoloan bilduko dituzte.

- Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen airerako isuriak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterketak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta, eta tratamendu biologikoa erabilita.

- Kutsatzaile berriei eta/edo iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.).

- Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak.

- Eusko Jaurlaritzaren Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk.

- Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerako ingurumen-azterketak eta ingurumen-bideragarritasuneko azterketak.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira.

- Hondakin fluxuetan plastiko bromatuak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak.

- Inbertsioak bizitza baliagarriaren amaieran dauden pieza berrerabilgarriak kudeatzeko sistema informatikoetan (erabileraz kanpoko ibilgailuak tratatzeko zentroak) eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzeko zentro baimenduetan.

Ibilgailuen osagaien birziklatzea gehitzeko diseinatutako softwarearen erosketa diruz lagunduko da, tratamendu-zentro baimenduei aukera emateko pieza guztien tratazabilitatea bermatzeko, saldutako piezen bolumena handitzeko erreferentziak partekatzeko, ibilgailuen kudeaketa administratiboa errazteko, etab. Halaber, diruz lagunduko da tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzeko zentroek piezak kudeatzeko eta berrerabilera-ekipoen prozesua eta trazabilitatea kudeatzeko softwarea erostea. Softwarea martxan jartzeko, ezarpenerako prestakuntza eta laguntza eskainiko da, eta softwarea erosi ondorengo 5 hilabeteetan egingo da gehienez.

- Erabiltzen ez diren ibilgailuen (industriako ibilgailu astunak barne) askotariko hondakinen kutsadura bizkor eta modu efizientean kentzeko gailuak eta makinak erosteko inbertsioak, esaterako, airbagak indargabetzekoak, likido-xurgapenekoak (motelgailuetako olioak barne), gas fluordunen berreskurapen aurreratukoak eta katalizatzaile elektrohidraulikoak moztekoak. Kanpo geratuko dira erregaiak berreskuratzeko ekipoak.

- Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea galarazteko eta hondakin horiek bereizteko, ondoren frakzioak balorizatu ahal izateko, gailuak, makinak eta sistemak erosteko inbertsioak.

- Eraikuntzako elementuen desmuntaia errazten duten metodologien eta teknologien eta berrerabili beharreko materialen kalitatea bermatzen duten prozeduren bidez berrerabilera sustatzeko inbertsioak.

- Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

e) Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak, kutsaduraren erantzulea nor den zehazterik ez badago, edo «kutsatzen duenak ordaintzen du» printzipioari jarraiki legez birgaikuntza finantzatzearen erantzuletzat hartzerik ez badago.

f) ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak. Deialdi honetan azpilerro hauek bakarrik lagunduko dira diruz:

- Enpresa-elkarteek sustatuko EMAS erregistroa sustatzeko ekintzetarako laguntzak, horietan ETE kideek parte-hartze zuzena edo zeharkakoa badute.

- EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, bai aldez aurreko aholkularitza baita ziurtapen-erakundearen kostuak ere.

- EMAS erregistroa berritzeko eta EMAS Erregelamendu berrira egokitzeko laguntzak. Ez da berrikuntzarako laguntzarik emango bulegokoak baino ez diren jardueretarako (bankuak, aseguruak, higiezinen agentziak, aholkularitzak, etab.), ezta erregistroa berritzearekin lotuta ez dauden urteko auditorietarako ere.

- Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I mota edo III mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak edota karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Ez da laguntzarik emango soilik bulegoko jardueren (bankuak, aseguruak, higiezinak, aholkularitzak, etab.) karbono-aztarna edo ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko.

- Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak jaso dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «kutsatzen duenak ordaindu egiten du» printzipioaren arabera, baldin eta egin beharreko azterketen zenbatekoa guztira gehienez hogei mila (20.000) euroko bada.

 

Aurrekontuko zuzkidura

785.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.- Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzen deialdi honetarako aurrekontuko diru-zuzkidura, guztira, milioi bat eta laurehun mila (1.500.000) eurokoa izango da, honela banatuta:

- Zazpiehun eta laurogeita bost mila (785.000) euro, prozedura arrunt bidez esleitutako proiektuetarako.

 

2.- Prozedura arrunta: norgehiagoka eta hainbanaketaren bidezko kuantifikazioa. Jarduera-lerro hauetan aplikatuko da prozedura hori, motagatik eta proiektuaren inbertsioaren zenbatekoagatik prozedura erraztu bidez esleitzea erabakitzen bada salbu:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak, prozedura erraztu bidez esleitzeko ezaugarriak betetzen ez direnean.

d) Hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuaren, urriaren 27koaren, 2. artikuluan ezarritako baldintza metagarriak betetzen badira.

e) Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «kutsatzen duenak ordaindu egiten du» printzipioaren arabera.


Urriaren 27ko 202/2015 Dekretuko I. eranskinean finkatutako gehieneko kopuruak ez dira inola ere gaindituko.

 

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ordainketa batean emango da, diruz lagundutako inbertsioa bete eta ordaindu dela justifikatu eta gero. Beti ere diru-laguntzaren deialdian ezarritako baldintzak bete ondoren.

Diru-laguntzak lortzen dutenek agiri bidez egiaztatuko dute diruz lagundutako inbertsioa, sei hilabeteko epean proiektua amaitzen denetik. Behin hori bete dutela egiaztatuta, ordaintzeko agindua emango da.

Edonola ere, diru-laguntza ordaintzeko agindua eman aurretik, onuradunek zerga-betebeharrak beteta eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztuko dituzte.


 

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

Betekizunak

  • Erantzukizun-adierazpena

  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa

  • Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak egiaztatzea
  • Aurrekontuaren eta diruz laguntzeko kostuen formularioa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (EEGF)

Kontaktu-informazioa


ZUZENEAN:  012.

Ihobe: 94 423 07 43

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1026403

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


1.– Eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ agrupacion_servicios/2018/prot/y22-izapide/es.

Helbide horietan eskuratu ahal izango dira: eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, bai eta eskabideak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa ere.

2. - Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

3.- Eskabideari jarraian adierazten den dokumentazioa erantsi beharko zaio:

- Erantzukizunpeko adierazpena, erakundean ahalak dituen pertsona batek sinatua, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 11.4 artikuluan eta Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan ezarritakoaren arabera.

- Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa.

- Proiektuaren datuen formularioa.

- Aurrekontuaren eta diruz lagundu daitezkeen kostuen formularioa. Europar Batasuneko arauetatik harago joateko, araurik ez dagoenean babes-maila areagotzeko edo etorkizuneko arauetarako egokitzapena aurreratzeko eta lur kutsatuak saneatzeko inbertsio-eskaeretan, diruz lagun daitezkeen kostuak zehaztu beharko dira urriaren 27ko 202/2015 Dekretuko 6. artikuluan eta II. eranskinean zehaztutakoarekin bat. Hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsio-eskaeretan, eskatzailearen erabakia mantentzeko azterketa ekonomikoa aurkeztu beharko da.

Aukeran, formularioko atalak argitze aldera, proiektua azaltzeko memoria bat, aurrekontuak edo eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentu aurkeztu ahal izango dira.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAA argitaratzen denetik sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Ekonomia Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • Memoria ekonomikoa (xls , 348.5 KB)

Beste tramite batzuk