Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Airearen Kalitatea hobetzeko ekintza-planak

Airearen kalitateari dagokion araudiak ezartzen du muga-balioak gainditzen diren lekuetan ekintza-planak burutu behar direla inguruko airean dauden kutsatzaile mailak bere horretara itzuli daitezen.

Azken urteetan zenbait ekintza-plan egin dira, bai udalerrika, bai lurraldeka. Plan horien gehienen helburua eguneko muga-balioa gainditu zen tokietan PM10-aren mailak murriztea zen. 

Udalerrietan, plan horiek ezarri ziren, udalerri bakoitzak Tokiko Agenda 21ean ezarritako edo Udaleko Osoko Bilkuretan onartutako ekintza zuzentzaileen bidez. Industrian, mahuken iragazkiak instalatuta eta teknologia berriak sartuta izan diren hobekuntzekin batera, eta airearen kalitateari buruzko Europar Batasunaren araudiak ezarritako eskakizun berriak direla eta, ekintza horiek azken urteotan PM10 mailen murrizketa eragin dute.

 

 

Urola Garaian ekintza-plan bat burutu da Zumarraga, Legazpi eta Urretxuko udalekin bat lan-talde teknikoa osatuz. Lortutako emaitzak honako txostenetan agertzen dira: 

Maria Diaz Haroko kaleko estazioan NO2 kutsatzailearen muga gainditu zenez, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak, 2018ko maiatzaren 28an, hitzarmen bat sinatzea erabaki zuten airearen kalitatea hobetzera bideratutako plan bat zehazteko. Planaren helburu nagusia zentrafikoak sortutako emisioak murriztea, eta, beraz, hiriko airearen kalitate-mailak hobetzea.

Ikerketa honen helburua trafikoarekin lotuta dauden hainbat neurriren modelizazioa izan da airearen, kalitate-mailen hobekuntza kuantifikatu ahal izateko

BILBOKO_AIRE-KALITATEANHOBETZEKO_PLANA-2019 (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da)