Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko zur tratatuaren hondakinen inbentarioa eta karakterizazioa

Xehetasunak

Zur-hondakin gehienak, neurri handiagoan edo txikiagoan, substantzia arriskutsuak dituzten tratamenduei lotuta egoteagatik bereizten dira. Adibidez, tratatutako zur batzuek ke toxikoak sor ditzakete erraustean, partikula kaltegarriak aska ditzakete txikitze-prozesuan edo lurzorua polui dezakete hondakina behar bezala isolatuta ez dagoen hondakindegian. Hori dela eta, giza osasunean eta ingurumenean inpaktu handiena duten zur-hondakinen korronteak identifi katzeko irizpideak ezarri behar dira, zur-hondakinen egungo kudeaketa-jardueren ego-kitasuna aztertzeko, eta, kudeaketa-jarduerarik ez balego, hondakin-fl uxu horiekin lotutako arriskuak ezabatzeko edo muga onargarrietara murrizteko aukera ematen duten kudeaketa-aukerak aztertzeko.