Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa. Publikoarentzako ekintzak

Jendeari, oro har, eskainitako zerbitzuak honako hauek dira:

  • Erakusketak ikusi.
  • Ingurugiroari eta Meatzaldearen historiari buruzko informazioa jasotzeko eta kontsultatzeko aukera.

Gainera, horrela nahi dutenek egun zehatzetan antolatuko diren jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. Jarduera horiei HEDAPEN HANDIKO PROGRAMAK deritze. Horrela deitzen zaie jendearentzat oro har antolatutako jarduerei. Horien helburua, Bizkaiko Meatzealdea ezagutzera emateaz gain, jendeak ingurune naturalak errespetatzeak eta zaintzeak duen garrantziaz kontzientzia har dezan lortzea da.

 

 

Ekintza hau, urtearen lehenengo hiruhilekoan ospatzen da, eta bi zati ditu:

  • Inguruetako udalerrietako Lehen hezkuntzako 6. mailan ikasten duten ikasleek zuhaitzak aldatzen dituzte astebetean zehar.
  • Eta ondoren, aste horretako igandean Zuhaitzaren Jaia ospatzen da. Jende ororentzako jaia da, eta haziak loreontzietan ereiteaz gain, beste hainbat gauza antolatzen dira: tailerrak, zaldi gainean ibilaldiak eta abar.

Ekintza hau, urtearen bigarren hiruhilekoan antolatzen da. Duela urte batzuk La Arboleda auzunearen inguruko zaborrak jasotzen ziren, inguru hori den, hain zuzen, jende gehienek bisitatzen duena, beraz garbitzeko behar handiena duena  ere bai.

Orain, Galdames-ko Mendietan zehar familia osorako galdera eta proben jolasa antolatzen da

Hegaztien Nazioarteko eguna azaroaren 5ean dela eta, Barakaldoko IZATE Ingurumen Elkarteak proposatu zuen eta badarama bi urte PEÑAS NEGRAS Zentroan antolatzen.

Ekintza honetan, Trianoko eta Galdamesko Mendietan bizi diren hegazti nagusien irudiak eta bere ezaugarriak zeintzuk diren ezagutzeko, panelak jartzen dira. Honetaz gain, hegaztiekin erlazionatuta dauden tailerrak eta ekintzak antolatzen dira.

Jarduera honen helburua argazki kamera hartzea eta meatze inguruneko natura eta Meatzaldeko paisaiarekinharreman zuzenean egun atsegin bat igarotzeko aitzakia izatea.

Ibilbide hauen antolaketaren helburua natura, historia zein PEÑAS NEGRAS Zentrotik hurbil dauden Meatzaldeko ondareak ezagutaraztea da.

Ibilbide motak hauek dira: 

  • Mendiko ibilbideak
  • Ibilbide espeleologikoak
  • Ibilbide ornitologikoak eta hegaztiei eraztunak jartzea
  • Ibilbide botanikoa
  • Ibilbide didaktikoak

 

AUZOLANDEGIA

Auzolandegia aisialdirako eskaintzen den aukera ederra da. Eusko Jaurlaritzak eta Valle de Trapaga-Trapagaraneko Udaleko Kultura Sailak elkarlanean eskaini dute; eta 19 eta 26 urte arteko gazteei zuzenduta dago, Euskadin, bestelako erkidego autonomoetan nahiz atzerrian bizi diren gazteei zuzenduta, alegia.

BOLUNTARIOEKIN ANTOLATUTAKO EKINTZAK

PEÑAS NEGRASeko lagunei zuzenduta dauden ekintza hauek konpromiso adierazitako lanak dira, baina arduraldi gehiegirik ez da behar emaitzak ikusteko. Orain arte egindako lan batzuk hauek dira:

  • Ibilbideen azterketa
  • Meatzaldeko azpiegiturak mantentzea eta hobetzea.
  • Bideak mantentzea eta hobetzea.

HITZALDIAK ETA BATZARRAK

Urte batzuetan publiko ororentzako formakuntza ikastaroak antolatu dira. Jardunaldi hauetan, pertsona espezializatuek Bizkaiako Meatzalderi buruzko hitzaldi batzuk eman dituzte.

Azken aldaketako data: