Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

logo
45 Zbk..
servicios

Klasetik at

AmiArte, arte-sorkuntzako lantegia

amiarte.jpg

Bilboko arte-sorkuntzako AmiArte lantegiak egunez egun lan egiten du zailtasun-egoeretan dauden pertsonekin, horiekin arte- eta lanbide-esperientziak partekatzeko diziplinarteko ikuspegitik. Pertsona bakoitzaren sortze-aukerak bilatzen ditu, eta parte-hartzaileen egoera pertsonalen arteko desberdintasunak erabiliz taldea aberastea eta banakako prestakuntza-proiektu batean aurrera egitea.

Artearen bitartez, eta askotariko boluntario-talde baten lanari esker, eraldaketa pertsonalean sakondu nahi du, eta aldi berean egoerarik txarrenetan daudenei laguntzea. Gainera, eginiko lanen, muralen eta abarren erakusketak arte-galerietan edo kultura-etxeetan antolatuz artea hedatzen laguntzen dute.

C/ Gordoniz 41, Lonja
48012 · Bilbao · Bizkaia
663 873 011 · 944 108 029
amiarte@amiarte.org
www.amiarte.org


Errealkubo

errealcubo

Zahar itxura dutelako gauza asko bota ohi ditugu, beste erabilera baterako berreskuratzea ezinezkoa izango delakoan. Errealkubon, halere, nahiago izan dute gai horiek bizitzara itzularaztea, sormenaren bitartez. Sormena, dekorazioa eta leheneratzea dira horren nortasun-ezaugarriak.

Arduradunek, hezkuntzaren eta dekorazioaren alorreko profesionalek, bestela zakarrera botako ziren objektuak eraldatzen eta leheneratzen dituzte. Lantegian askotariko materialak berrerabiltzen dituzte osagai berriak sortzeko, dekoraziokoak, funtzionalak eta artistikoak. Beren hezkuntza-jardueren eta -lantegien bitartez, erakusten dute berrerabiltzea sormena lantzeko eta batez ere ongi pasatzeko modu iraunkorra dela.

Artista-hezitzaileen talde horrek, gainera, arte-hezkuntzaren alorreko hainbat proiektu burutzen ditu. Proiektu horiek, hain zuen, baterako oinarria dute: sormena, berrerabiltzea eta ingurumenaren aldeko balioetan heztea.

Mikel Zarate 4 , 48015 , Bilbo.
Telefonoak:
946004838 // 688625692
www.errealkubo.com

CDak berriro modan daude

cds

Teknologiak urrats erraldoiak emanez ari da aurrera egiten eta musikaren merkatuari ere eragiten dio horrek. Duela gutxira arte ohikoa zen etxe bakoitzean disko trinko ugari izatea. Horietan gogoko musikari eta abeslarien lanak gordetzen genituen, baina azken urteetan formatu digitalek gai hori baztertu egin dute hein handi batean.

Bideo honen bitartez zahartuta geratu diren diskoei beste erabilera bat emateko sortze-ideiak aurkezten ditugu. Gainetik kentzea horrenbeste kostatzen zaizkigun elementu horiek bigarren aukera bat izan dezakete, honako hauek egiteko erabiltzen baditugu: argazkientzako edo ispiluentzako markoak, paparrekoak, gure jantzientzako osagaiak, askotariko apaingarriak eta baita erlojuak ere.

Haurrentzako artea

arteinfantil

Hiru eta sei urte arteko ikasleekin adierazpen plastikoa lantzeko ideien bildumari izena emateko aukeraturiko izenburua da.

Margoa, buztina modelatzea, artisautza edo eraikuntza dira xehetasunez deskribaturiko lanetako batzuk. Horiek hainbat testuingurutan erabil daitezke, talde bakoitzaren kasura egokituz. Ideien artean daude eskulturak, ehunak, loreontziak, grabatuak, marrazkiak edo txotxongiloak, besteak beste. Horiek egiteko era guztietako materialak erabil daitezke, hala nola kartoia, papera, polispana, belakia, klarionak, kola, kandelak, kartoi mehea eta lokarriak.

"Haurrentzako artea" (Preschool Art: It's the process not the product)
Mary Ann Kohl (Narcea S.A. de Ediciones 2005)


Igela Manuela

igelamanuela

Igela Manuela Kultura Elkarteak artearen eta kulturaren alorrera garapen integralaren eta planteamendu pedagogiko aktiboaren ikuspegitik gerturatzea proposatzen du.

2007tik, Bizkaiko hainbat ikastetxetan garatzen diren Eskolako Agenda 21 edo Aste Berdea eskola-proiektuak osatzeko, Igela Manuelak arte- eta ingurumen-lantegiak ematen ditu. Lantegi horien bitartez neska-mutikoak sentsibilizatu nahi dira ingurumenaren problematikaren inguruan, arteak errealitatea ezagutzeko, adierazpena lantzeko eta sortze-prozesua garatzeko eskaintzen dizkigun tresnak erabiliz. Horretarako, artistek gai horien inguruan eginiko lanak ezagutzea proposatzen da, eta hizkuntza plastikoko elementuekin eta materialekin esperimentatzeko eta sortzeko aukera eskaintzea honako alor hauetan: birziklatzearen, uraren, aztarna ekologikoaren, kontsumoaren, biodibertsitatearen, Land art delakoaren eta abarren alorretan.

www.igelamanuela.com
www.igelamanuela.blogspot.com