Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

logo

Eskolako Agenda 21
zabaltzen

45 Zbk. - 2015 Negua

servicios

Agur

consejeras

Lehen begiratuan, artea eta iraunkortasuna elkarrengandik oso urrun dauden kontzeptuak dira, eta inongo harremanik ez dutela dirudi. Haatik, adierazpen artistikoa bitarteko erabilgarria da ingurumenak aurrean dituen arazoei heltzeko.

Sentsibilitate estetikoa edo sormenezkoa bilatzearekin batera gizarteko eta ekologiako balioen inguruko gogoeta eragin nahi duen korronteak jarraitzaile ugari izan ditu artisten artean. Sorkuntza artistikoaren eremuan, bioaniztasunaren babesak edo ingurumenarekiko errespetuak berezko garrantzia hartu dute, eta hori hezkuntzan ere aplika daiteke.

Haurrek elkarri eraginez ikasten dute, gauzak erabiliz eta aztertuz. Gainera, eurak arduratu beharko dira gure planetaren geroaz. Beraz, bitartekoak eskaini behar dizkiegu bi ardatzek hezkuntzan bat egin dezaten, balioak praktikaren bidez ikastea xede duen hezkuntzan, hori da gure egiteko nagusia.

Cristina Uriarte Toledo
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua

Ana Isabel Oregi Bastarrika
Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua