Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

logo
45 Zbk..
servicios
Cuaderno de Bitacora
Aneren, Markelen, Juneren, Jonen, Iratiren, Ikerren... ontzia

arca

Sgaramellak oso ontzi berezia eraiki zuen Borromeo uharteko parke naturalean. Izan ere, Ecoismi 2013 arte garaikidearen erakusketa uharte hartan egin zen. Kontakizun tradizionalaren arabera Noek egin zuen bezala, babes berezia behar zuten hainbat animalia aterpetu zituen Chiarak bere egituran.

Zur birziklatua erabiliz, adibidez fruta garraiatzeko kutxetatik atera daitekeena, ontzi baten itxuran oinarritutako bi alde simetriko eraiki zituen. Bien artean tarte bat hutsik utzi zuen, publikoa obraren barruan sartu, barnealdea arakatu eta sorkuntza-lanari benetako zentzua aurkitzeko. Ontziaren egitura estaltzen duten oholetan, bestalde, desagertzeko arriskuan dauden espezieen izenak -kasu honetan, izen zientifikoak- idatzi zituen. Artistaren hitzetan, zuren arteko tarte hutsekin dagoeneko desagertutako espezieak irudikatu nahi zituen. Horrela, obra ikustera inguratzen ziren bisitariak dibertsitate naturalaren hauskortasunaz jabetzea eta inguratzen gaituzten izaki guztiak babesteko beharraz kontzientziatzea nahi zen.

Chiara Sgaramella artista italiarrak harriturik utzi zituen bere obrarekin Ecoismi 2013 arte-erakusketa bisitatzera hurbildu ziren ikusle guztiak. Obraren bidez ikus-poesia eta artea naturan bertan txertatu zituen, era guztiz grafiko batean.

Uste al duzue, irakasleok, antzeko ideia bat gauzatzeko gai izango zinateketela zuen ikastetxean? Ihitzatik hori egitera animatu nahi zaituztegu. Ikasleek ikertze-lanak har ditzakete euren gain (ingurunean desagertzeko zorian dauden espezieei buruzko informazioa biltzea...), baita apaintzeko ardura ere. Era berean, familien laguntza eska dezakezue. Zalantzarik gabe, jarduera guztiz hezitzailea ez ezik, hezkuntza-erkidegoko kide guztientzako elkargunea ere izan daiteke.