Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

logo
nº 43.
el tiempo

Klasetik at

Ezohizko ibilbideak

museo-bellas-artes-bilbao

Bilboko Arte Ederren Museoak, bere Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailaren bitartez, eta Susana Talayero artistarekin eta Claudia Maldonado basogintzako ingeniariarekin lankidetzan, hezkuntza-material berria garatu du, haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat. Proposamen original bat da: karpeta batean, hiru ibilbide bildu dira, museoan ikusgai dauden artelanen eta parkeko zuhaitzen arteko loturak ezartzen dituztenak. Ikasleekin askotariko gaiei buruz hitz egiteko aukera eman nahi du; esate baterako, historiari, ekologiari, gizarteari, feminismoari eta arteari buruz mintzatzeko. Ondoren, gai horiek zenbait sortze-jardueratan irudikatuko dituzte.

Gehiago Irakurtzea


Gazteaukera

gazteaukera

Euskadiko gazteriaren atariak biztanleriarentzat interesgarriak diren informazio ugari biltzen ditu webgune batean. Hona hemen jorratzen diren gaiak: aisia, kultura, berdintasuna, parte-hartzea, hezkuntza, enplegua eta prestakuntza, etxebizitza, osasuna, etab. Gazteaukerak hainbat programa eskaintzen ditu, hala nola Gazte Txartela (Europan homologatutako euskal gazte-txartel bakarra, titularrei hainbat abantaila ematen dizkiena), Mugi Europan (kontinente zaharrean enplegua, oporretarako lana, aldi baterako egonaldiak, bekak, praktikak edo trukeak bilatzeko zerbitzua), Euskadiko Gazteak Lankidetzan eta Auzolandegiak. Gainera, Gazteaukeraren webgunean, Euskadiko aterpetxeen zerrenda zabala aurki daiteke, bai eta aisialdiaz beste modu batean gozatzeko askotariko aukerak edo talde horietako begiralea izateko eman beharreko urratsak ere. Gainera, Gazte Informazioa sarean sartzeko aukera dago; sare horretan, hirurogeita hamar zerbitzu baino gehiago daude, eta gazteek interesatzen zaien informazio guztia aurkituko dute.

Gehiago Irakurtzea

Ibilbideak

ibilbideak

Eusko Jaurlaritzaren proiektu honen helburua, datu-base zabal bat sortzea da, gizarteak jarduera fisiko gehiago eta hobea egin dezan. Parte-hartzaileek Euskal Herriko geografian egiten dituzten ibilbideekin elikatuko da datu-base hori. Pertsonek eta erakundeek beren kirol-esperientziak sortu, elkarbanatu, balioetsi, zabaldu eta gozatzea da xedea, eta horretarako, beren gailu mugikorrak (gps-gailuak eta smartphoneak) eta Internet erabiltzea. Iragazki-sistema baten bidez, grafikoki eta erraz, gune jakin batean zer ibilbide egin daitezkeen edo zer jarduera dauden jakin daiteke. Horrez gain, fitxa batean, ibilbidea egin duten pertsonen oharrak ere ikus daitezke, gainerako informazio garrantzitsuarekin batera: distantzia, altuera, irudiak, bideoak, profila, ibilbidea mapa hedagarri batean, etab.

Ibilbideak doakoa da pertsona guztientzat zein erakunde hauentzat: klub, federazio, elkarte, udal, mankomunitate, toki-garapeneko erakunde eta ikastetxeentzat, besteak beste. Edukiak gora eta behera kargatzeko, pertsonek eta erakundeek erregistratu egin beharko dute -izena, helbide elektronikoa eta pasahitza idaztea eskatzen zaizkie-, baina erregistratu gabe ere kontsulta daiteke.

Gehiago Irakurtzea


Iparreko bideak Santiagorantz

camino-santiago

1987an, Done Jakue Bidea Europako Lehenengo Ibilbide Kultural izendatu zuten. Horretarako, balio hauek hartu ziren kontuan, besteak beste: kontinenteko zenbait lekutako pertsonak topatzeko aukera ematen duela, eta Europako herritarren kultura- eta aisia-turismorako gunea sortzen duela. Erromesbide hori Galiziako Santiago de Compostela hirian amaitzen da; hain zuzen, Done Jakue apostolua gurtzen duten katedralean. Done Jakue bidea ezin hobe seinaleztatuta dago, eta ibiltariei ostatu emateko aterpetxe asko ditu; izan ere, 2000. urtetik hona, ia bi milioi pertsona igaro dira bidearen ibilbide guztietan zehar.

Iparreko bideak:

Slow mugimenduaren sorrera

slow

"Bizitzan bada abiadura handiagotzea baino garrantzitsuagorik".
Mahatma Gandhi

Gaur egun, miresgarria da gauza gehiago denbora gutxiagoan egiteko jarrera oro. Presa da gure ekintza guztien eragilea, eta gure bizimodua bizkortzen du; segundo bakoitza ekonomizatuz, abiadura gurtuz, baina abiadurak hobetzen ez gaituela kontuan hartu gabe.

Aitzitik, moteltasuna balio negatiboekin lotzen dugu, hala nola baldartasunarekin, axolagabekeriarekin eta gogaitasunarekin. Dena den, horiek guztiek ez dituzte jarrera geldi, arrazoitu eta seguruaren onurak adierazten, eta hori da slow mugimenduaren helburu nagusia.

Slow hitzak "geldo" esan nahi du ingelesez, eta fast ("azkar") hitzaren kontrakoa da. Slow mugimenduak hau proposatzen du: kalitatezko zerbait egiteko behar adinako denbora hartzea, prozesuaz gozatzea eta planetaren erritmo naturalera egokitzea. Hasieran, gastronomia-arloko eztabaida baten ondorioz sortu zen, baina bizitza-filosofia bihurtu da, eta horrelako filosofiek bezala, gauzak ikusteko modu berezia du.

Bideo honi esker, eztabaida bat sor daiteke, bai mugimenduari berari buruz, bai hobeto bizitzeko aukera emango diguten bizimoduei buruz.

"SLOW: Una nueva Cultura del Tiempo" (24 minutu)