Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente

Txingudiri buruzko unitate didaktikoak

Xehetasunak

Irakasleek nahi izanez gero, Plaiaundiko bisitan zehar ikasleek Plaiaundiko lankoadernoalandu dezakete.

Ikasleen motibazioa handitzeko asmoz, unitate didaktiko honetan (lan-koadernoan) Txuri aukeratu dugu protagonista; berak erakutsiko digu Plaiaundiko Parke Ekologikoa.

Txuri lertxuntxo txiki bat da, lertxunen familiakoa, Plaiaundin ugaltzen ez den arren, urte osoan zehar ikus dezakegu. Lertxuntxo txikia, ikusteko eta identifikatzeko erraza den hegazti oso zuria da. Plaiaundin ugaria da: marearteko guneetan eta ur gezako aintziratan maiz ibiltzen da.

Nahi izanez gero, proposatzen den lan-koadernoa ikasgelan ere landu daiteke, Plaiaundi bisitatu aurretik eta ondoren, ikasleek bista landu eta prestatu dezaten: nora datozen, zer ikusi behar duten…

Lan-koadernoa A-5 formatuan dago, ikasleek errazago erabil dezaten, eta 3 zatitan banatu ahal daiteke:

  • 1-3 orrialdeak: irteera aurretik ikasgelan lantzeko
  • 3-11 orrialdeak: Plaiaundin lantzeko
  • 12. orrialdea: irteera ondoren lantzeko