Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Administrazioa

administrazioa, goiburu-irudia

Aranzadi Eraztuntze Bulegoa [AranzadiRings]

Eraztuntzea hegazti baten hankan eraztun bat jartzea da. Eraztun horrek izendapen bat (nork jartzen duen, gehienetan Eraztuntze Bulego bat, adibidez, Aranzadi) eta, NAN zenbaki bat bailitzan, alfazenbakizko kode bat dauzka, ale bakoitza esklusiban identifikatu ahal izateko. Hartara, ale eraztundu bat berriz atzematen bada, zein hegazti den dakigu zehazki, baita lehen aldiz non eta noiz eraztundu zen ere.

Historikoki, berratzemandakoen analisia hegazti-sakabanaketa zein -migrazio ereduak, populazio-ordezkapenak eta beste parametro ekologiko batzuk aztertzeko erabili da. Gaur gaurkoz, atzemateen eta berratzemateen analisian oinarritutako programak eta ereduak baliatuz, hainbat alderdi azter ditzakegu, guztiak ere kontserbaziorako interes handikoak.

Europan, eraztuntzea Eraztuntze Bulegoek kudeatzen dute, eta horietako bakoitzak igorle atxikiko eraztunak ematearen ardura du bere gain, eta igorle atxikiko eraztuntze bidez eskuratutako datuen baseak kudeatzen dituzte. Espainian, bi eraztuntze-bulego daude: Aranzadi Zientzia Elkartearena, 1949an sortutakoa, eta Ingurumen Ministerioarena. Europan, eraztuntzea eta bere bulegoak EURINGen bidez koordinatzen dira.

Eraztuntzearen bidez hegaztiak bizirik manipulatzen direnez eta balio zientifikoko datuak biltzen direnez, jarduera hori pertsona prestatuek soilik egin dezakete, haien ezagutzak eta gaitasunek eraztuntzeko orduan bi zeregin garrantzitsuenak betetzeko balio baitute: eraztuntzeko atzemandako hegaztien osotasuna errespetatzea eta datuak zehaztasunez hartzea.

Parte-hartzaileak: (ikusi kolaboratzaileak)

 
 
Bildumako aipu-kopurua:
 
Nola aipatu:
 
OPENDATA bildumako fitxa:
GBIF bildumako fitxa: