Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Behin-behineko onespen fasean dauden Naturagune Babestuen Natura Baliabideak Antolatzeko Planak

Hainbat babes figura elkartzen diren naturagune babestuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen 18. artikuluak ezarritakoarekin bat, “naturagune babestuetako zenbait figura leku berean gainezarriko balira, horien arauak zein plangintza-mekanismoak dokumentu bakar batean koordinatu beharko dira, eremuaren kudeaketa-planean, kategoria bakoitzaren arabera aplikatu daitezkeen araubideek osotasun koherente bat osatzeko helburuarekin.”

Natura Baliabideak Antolatzeko Planak tramitatzeko prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 7. artikuluan jasotzen da.

Artikulu horren d) atalean ezarritako jendaurreko informazioaldia amaitutakoan, jasotako alegazioei emandako erantzuna eta NBAParen dokumentuak publiko egin behar dira. Gainera, jasotako alegazioek eta saileko txosten juridikoek egindako oharrek sortutako aldaketak ere jarriko dira ikusgai. Dokumentu horiek behin-behineko onespenera igo dira.

Azken aldaketako data: