Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ekimenak - LIFE proiektua: Euskal Autonomia Erkidegoko estuarioetan Batasunaren intereseko habitatak leheneratzea - LIFE08NAT/E/000055

  • Baccharis halimifolia multzoak zein aleak desagerraraztea: Helburua hiru estuarioetako 293,5 hektareatan landare inbaditzaile hori desagerraraztea da, pixkanaka, proiektuak irauten duen epean. Espezie horrek hedatzeko eta kimu berriak sortzeko gaitasun handia dauka eta, horregatik, kontrolatzea konplexua da eta jarraipen espezifikoa egitea eskatzen du.

  • Esparruak birlandatzea: leheneratzeari dagokionez estuarioetako ekosistemen erantzuna oso ona den arren, azterketa eremuetan egin diren proba pilotuek birkolonizazio naturalari lagundu egin behar zaiola erakutsi dute, horretarako, leheneratu behar diren habitatetako bertako espezieak ereinez eta landatuz.

Zehatz-mehatz, ihitza gaziei eta baso alubialei lagundu nahi zaie eta, beraz, birkolonizazio naturala gauzatu ez den guneetan espezie horiek erein eta landatuko dira.

Gainera, habitatak leheneratzen laguntzeko eta espezie inbaditzaileen birkolonizazioa eragozteko, ekimen horri topografia eta itsasgoren norainokoa alde duten lekuen urperatzea gehituko zaio.

Proiektu honen harian, gainera, optimizatu egin ditu espeziea ezabatzeko metodologiak eta inausketa-hondakinak kudeatzeko modua, bai eta kostuak aztertu, lanen metodologiak eta plangintza hautatzeko irizpideak ezarri eta segimendu-plan bat diseinatu ere, besteak beste.

BACCHARIS HALIMIFOLIA kudeatzeko eskuliburuaren bidez bateratu egin nahi izan dugu espezieari buruz eskura dagoen informazio guztia, eta oinarri bat eskaini nahi izan diegu kudeatzaileei, beren proiektu eta jarduerak hasieratik bukaerara planifikatu ahal izan ditzaten.

Proiektuaren eta ekimenen garrantzia ikusita, beharrezkoa da herritarrei eta interesa dutenei informazioa behar bezala komunikatzea.

  • Informazio panelak, formato handikoak. Proiektuaren eta ekimenen ezaugarriak eta datu nagusiak ikusgaiizateko. Gainera, une bakoitzean lantzen ari diren lekuetan, panel mugikorren bidez, egiten ari diren ekimenen berri emango da.

  • Foiletoak
     
  • Web gunea informazio zehatzagoa eta eguneratuagoa zabaltzeko, bai proiektuaren nondik norakoarena, bai emaitzena. Jendeak eskura ditu komunikazioa eta zabalkundea xede duten informeak, dibulgaziozko materialak eta argazkiak, besteak beste, eta jarduerak, estekak eta proiektuaren helburuekin eta ekimenekin zerikusia duen informazio gehigarria.

  • Dibulgaziozko txosten bat edo layman txostena, eginiko ekimenak eta lortutako emaitzak azaltzeko.

    Lehiaketaren helburua

    Argazki-lehiaketaren helburua da estuario eta paduren kontserbazioaren garrantzia nabarmentzea. Biodibertsitate handiena duten ekosistemetako batzuk dira, eta zerbitzu eta baliabide ugari ematen digute. Horrez gain, beren iraupenari eraso egiten dieten presio handiak jasan behar dituzte; adibidez, espezie exotiko inbaditzaileen hedapena.

    Munduko biodibertsitatea gordetzearen garrantzia nabarmentzeko, Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, urtero, maiatzaren 22an. Aurten, gainera, Europako Batzordearen LIFE programaren 20. urteurrenarekin batera izango da; programa hori natura zaintzeko tresna finantzarioa da.

    Finantzatze-tresna horren bidez, EAEn estuarioetako habitatak leheneratzeko hainbat proiektu egin dira; esate baterako, Laidako (Urdaibai) dunak berreskuratzea eta Plaiaundiko Parke Ekologikoko (Txingudi) hezeguneak leheneratzea. Horrez gain, Europako funtsekin, Jaizubiako (Txingudi) padurak leheneratu dira. Gaur egun, espezie exotiko inbaditzaileek Urdaibaiko, Leako eta Txingudiko estuarioetan eragiten dituzten arazoak aztertzeko LIFE proiektu bat dago martxan.

    Argazki-lehiaketaren gaia

    2012ko Biodibertsitatearen Eguna eta LIFE programaren 20. urteurrena direla eta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak argazki-lehiaketa bat antolatu du, gai honi buruzkoa: “Estuarioak: mehatxuak eta kontserbazioaren garrantzia”. Gaian hauek guztiak sar daitezke:

    • Estuario eta paduretako biodibertsitatea 
    • Haien kontserbazioa mehatxatzen duten inpaktuak; batik bat, espezie exotiko inbaditzaileak 
    • Estuario eta paduretako habitatak leheneratzea

    Parte-hartzaileak

    18 urtetik gorako pertsona guztiek har dezakete parte, nazionalitate eta herrialde guztietakoek.

    Adin txikikoek ere har dezakete parte. Horretarako, gurasoek edo tutoreek sinatutako baimena bidali behar dute lanekin batera.

    Argazkien formatua eta nola bidali 

    Lanak koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke. Egile bakoitzak, gehienez ere, 5 argazki aurkez ditzake. Teknika aldetik, askatasun osoa dago. Bereizmenari dagokionez, gutxienez hazbeteko 300 pixelekoak izan behar dute, eta JPG edo TIFF formatuan egon behar dute.

    Lanak posta elektroniko bidez bidali behar dira biodiversidad@ej-gv.es helbidera, edo, bestela, CD batean (gutxieneko edukia 2 MB), helbide honetara:

    Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

    Donostia kalea, 1

    01010 Vitoria-Gasteiz

    Beharrezkoa bada, fitxategi konprimatuetan ere bidal daitezke lanak (zip edo rar formatuan). Lanen izenek honelakoak izan behar dute: elkarren segidako zenbakiak eta fitxategiaren luzapena. Adibidez: “1. JPEG”, “2.JPEG”…

    Mezu elektronikoan, lanez gain, testu-fitxategi bat bidali behar da, informazio hau jasotzen duena:

    • Egilearen ezizena
    • Lan bakoitzaren izenburua, dagokion fitxategi-zenbakiari lotuta
    • Lan bakoitzaren deskribapen laburra (gehienez ere, 20 hitz)
    • Argazkia ateratako lekua

    Eta egilearen datu hauek:

    • Izen-abizenak
    • Jaioterria eta jaioteguna
    • Helbidea, posta-kodea eta herria
    • Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa
    • Guraso batek edo tutoreak sinatutako baimena, NANa jasotzen duena (adin txikikoen kasuan)

    Lanek argitaratugabeak izan behar dute. Argitaratugabetzat jotzen dira beste lehiaketa batzuetan saririk irabazi ez dutenak eta inolako inprimatze-hedabidek argitaratu ez dituenak. Horrez gain, ezin dute izan behar hirugarrenen jabetza intelektualik.

    Epeak eta datak

    Lanak bidaltzeko azken data: maiatzaren 4a, 12:00etan.

    Epaimahaia

    Lanen balorazioa egingo duen epaimahaia biodibertsitatearen arloko adituek eta argazkilari profesionalek osatuko dute, eta haien erabakia atzeraezina izango da. Epaimahaiaren erabakia telefonoz jakinaraziko zaie irabazleei, eta webgunean ere jakinaraziko da (www.euskadi.net/life_estuarios) Sari-banaketa Txingudin egingo da, biodibertsitatearen astean.

    Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra irabaz dezake.

    Lanen jabetza eta erabilera

    Saritutako argazkiak Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzaren jabetzakoak izango dira, eta hark izango ditu argazkiak erabiltzeko, erreproduzitzeko, erakusteko edo hedatzeko eskubide guztiak, betiere lanaren egilea nor den aipatuta.

    Lehiaketara aurkeztutako materiala ez zaio itzuliko egileei. Lanik onenen sorta batekin, erakusketa ibiltari bat egingo da.

    Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarriak onartzea.

    Sariak

    Sari hauek banatuko dira:

    • Lehen saria: 1.000 €
    • Akzesita: 500 €

    Diplomak

    Parte-hartzaile guztiek diploma bat jasoko dute.

    • Ikasleentzako bisitaldi didaktikoak. Ibilbidean zehar Baccharis halimifolia landare inbaditzailea hedatzen ari deneko eremua aztertuko dute, honen ondorioz kaltetuak izaten ari diren habitat autoktonoak (ihitokiak, lezkadiak...) ere ezagutuko dituztelarik. Era berean, ikasleek LIFE proiektuan egiten ari diren ekintzak in situ ikusiko dituzte eta Baccharis landare gazteen erradikazioan ere parte hartuko dute. Ondoren, Euskadiko Biodibertsitate Zentrora egingo den bisita gidatuan, biodibertsitatearen balioa eta honen galeraren ondorioen inguruko hausnarketan sakondu ahal izango dute.

     

    Irekia

    El País

    El Correo

    Diario Vasco

    Deia

    Ecoticias

    Sustrai

    FORESTA

    Boletín EUROPARC

    Txingudiko Paduren Albistegia

     
    Azken aldaketako data:  2015/02/23