Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Hainbat jardueretan disolbatzaileak erabiltzeak sortzen dituen konposatu organiko lurrunkorren emisioak

"Bakarrik edo beste agente batzuekin batera, inongo aldaketa kimikorik jasan gabe, lehengaiak, hondakin-produktuak edo hondakin-materialak disolbatzeko, edo garbiketa-agente bezala zikinkeria disolbatzeko, edo sakabanaketa-neurri moduan, edo likatasuna aldatzeko bide bezala, edo agente tentsioaktibo, plastifikatzaile edo babesle bezala erabiltzen diren konposatu organiko lurrunkorrak."

Sailkapena

Egitura kimikoaren arabera, disolbatzaile organikoak talde nagusi hauetan sailka daitezke:

Disolbatzaile-motakErabilera-adibideak

Oxigenatuak

Alkoholak

Isopropanol: tintak egiteko

Zetonak

Azetona: gainazalak garbitzeko

Esterrak

Etilo azetatoa: pinturak disolbatzeko

Glikolezko eterrak

Butiliglikola: pinturak disolbatzeko

Hidrokarburoak

Alifatikoak

Hexanoa: hazien olioa erauzteko (ekilorea, soja…)

Aromatikoak

Toluenoa: gainazalak garbitzeko

Halogenatuak (kloratuak)

Perkloroetilenoa: lehorrean garbitzeko

Disolbatzaileen erabilpena

Gaur egun gizartean disolbatzaileek erabilera anitza dute, industria-sektore ia guztietan erabiltzen baitira. Ondorengo irudian sektore bakoitzean disolbatzaileak zertarako erabiltzen diren azaltzen da.

"Konposatu organikoak karbonoa eta ondorengo elementuetatik bat edo gehiago dituzten konposatuak dira: hidrogenoa, halogenoak, oxigenoa,sufrea, fosforoa, silizioa edo nitrogenoa, salbu karbono oxidoak eta karbonato edo bikarbonato ez-organikoak"

"Konposatu Organiko Hegazkorrek 293,15 K-n 0,01 kPa-ko edo gehiagoko lurrun-presioa dute, edo, bestela balio bereko lurrunkortasuna, erabilpen-baldintza partikularretan."

KOH siglan konposatu kimiko mota asko sartzen dira; horien artean, hidrokarburo alifatikoak, aromatikoak eta hidrokarburo kloratuak, aldehidoak, zetonak, eterrak, azidoak eta alkoholak.

Motak (arrisku-mailaren arabera)

Osasunarentzat oso arriskutsuak

Adibideak: Bentzenoa, binilo kloruroa eta 1,2 dikloroetanoa.

A motako konposatuak (ingurumenean kalte garrantzitsuak eragin ditzakete)

Adibideak: Azetaldehidoa, anilina, bentzil kloruroa, karbono tetrakloruroa, CFC-ak, etilo akrilatoa, halonak, anhidrido maleikoa, 1,1,1- trikloroetanoa, trikloroetilenoa, triklorotoluenoa.

B motako konposatuak (ingurumenean eragin gutxiago dutenak)

Adibideak: Azetona, etanola

Ingurumenean eragina

NMKOHek ingurumenean eragin zuzena edo zeharkakoa izan ditzakete; hona hemen eragin nagusiak:

  • Giza osasuna eta ekosistemak kaltetzea, toxikoak eta kartzinogenoak direlako; eta beste era bateko kalte psikologikoak eragitea.

  • Materialak kaltetzea.

  • Oxidatzaile fotokimiko troposferikoak sortzea eta ozono troposferikoa gehitzea.

  • Usainak sortzea.

Jatorrizko jarduerak

Europan atmosferara isurtzen diren disolbatzaileen (KOHen) %24, gutxi gorabehera, disolbatzaileak erabiltzeagatik isurtzen dira (European Solvents Industry). Gainontzeko isuri gehienak dira, batetik, naturalak, landareenak alegia; eta bestetik gizakiak eragindakoak, hau da, energia ekoizten den fabriketako garraio eta errekuntza-prozesuetakoak.

Smog fotokimikoa

KOHen ingurumen-arazorik nagusiena hau da: atmosferako beste kutsatzaile batzuekin nahastu (NOx) eta eguzkiaren argiarekin erreakzionatze dutenean ozonoa sor dezakete lurzoru-mailan, eta horrek smog fotokimikoari laguntzen dio. KOHei eta ez NOx direlakoei ozonoaren kutsatzaile aitzindari esaten zaie. Bi ozono mota daude, estratosferako ozonoa eta lurzoru-mailako ozonoa.

Estratosferako ozonoa giza osasunarentzat ezinbestekoa da, eguzkitik datozen izpi ultramoreak iragazten baititu. Bestalde, disolbatzaileek ez dute parte hartzen ozonoaren estratosferako arazoan. Zergatik? Disolbatzaileak eta KOHen isuri naturalak berehala desagertzen direlako atmosferaren beheko geruzetatik, fotokimika dela-eta. Hau da, disolbatzaileak ez dira inoiz estratosferara iristen.

Aldiz, lurzoru-mailako ozonoa smog fotokimikoaren osagai garrantzitsua da troposferan; airearen kalitatea pobretu egiten du eta landareen osasunean eta bizitzan eragin kaltegarria izan dezake.

Smog fotokimikoan eragiten duten faktoreak (gizakiek ekoizten duten KOHari dagokionez)

  • Urtero atmosferara isuritako KOH eta NOx kantitatea.

  • Urtaroa. Ozono-maila altuenak udaran izaten dira.

  • KOHen ezaugarriak: POCP (ozonoa sortzeko ahalmena). Adibidez, disolbatzaileek, oro har, ozono gutxiago sortzen dute zuhaitzetatik datorren KOH natural kantitatea baino; KOH natural horri isopreno esaten zaio).

  • Jakinaraztea, hau da, Konposatu Organiko Hegazkorrak (KOH) emititzen dituzten instalazioen erregistroan izena emateko eskaera egitea. Bestalde, funtsezko aldaketak edo instalazioaren aldaketaren ondorioz 117/2003 Errege Dekretuan sartu dela jakinaraztea ere
  • Organo eskudunak egiaztatu ahal izateko instalazioak 117/2003 Errege Dekretua betetzen duela beharrezko informazioa urtero bidaltzea, eta informazio hori bidaltzea organo eskudunak eskatzen duen guztietan
  • Ezartzen dituen emisioen gehienezko balioak betetzea, aukera hauetariko baten bidez:
    • Instalazioan 117/2003 Errege Dekretuko jarduera bakarra egiten bada, bi aukera ditu: emisio barreiatuek zein konfinatuek II. eranskineko emisioen gehienezko balioak betetzea, edo III. Eranskinaren araberako Emisioen gutxitze sistema planteatu eta betetzea.
    • Instalazioan 117/2003 Errege Dekretuko jarduera bi edo gehiago egiten badira, honako aukera hauek ditu:
      • Jarduera bakoitzak betetzea aurreko 2.1. ataleko aukeretatik baten bidez.
      • Emisio totalak ez izatea handiagoak aurreko paragrafoa aplikatuz gero izango zirenak baino.
    •  Instalazioa emisioen gehienezko zenbait balioak betetzetik kanpo uztea dago, baldin eta honako egoeraren bat egiaztatzen badu:
      • Instalazioak egiaztatzen du, organo eskudunaren aurrean, teknika eskuragarririk onena erabiltzen ari dela, eta, horrez gain, emisio barreiatuen balioak ezin dituela lortu arrazoi tekniko nahiz ekonomikoengatik. Horrela bada, instalazioa emisio barreiatuen balio horiek betetzetik kanpo uztea dago, betiere giza osasunarekiko eta ingurumenarekiko kalte esanguratsurik ez badago.
      • Instalazioak egiaztatzen du, organo eskudunaren aurrean, teknika eskuragarririk onena, eta, horrez gain, jarduera ezin da konfinatu eta 117/2003 Errege Dekretuko II. eranskinak, berariaz, aipatzen du aukera hau. Horrela bada, instalazioa II. eranskineko balioak betetzetik kanpo uztea dago, baina ezarriko du III. eranskinaren araberako emisioen gutxitzeko sistema, erakutsi ezean aukera hori ere arrazoi tekniko nahiz ekonomikoengatik ezinezkoa dela. 
  • 117/2003 Errege Dekretuko 5. artikuluko emisioen gehienezko balioak betetzea, instalazioak erabiltzen baditu 117/2003 5. artikulu horren arrisku esaldiko substantzia edo nahasteak. 
  • Abiatzeko eta gelditzeko faseen emisioak gutxitzeko aurreneurriak ezartzea. 
  • Baldin eta instalazioak 117/2003 Errege Dekretuko emisioen gehienezko balioak gainditzen baditu edo horren baldintzak ez baditu betetzen, instalazioaren titularrak:
    • Jakinaraziko dio organo eskudunari eta, ahalik eta lasterren, hartuko ditu neurriak betetze egoerara bueltatzeko.
    • Osasunerako berehalako arriskua egonez gero instalazioa geldiaraziko du, organo eskudunak eskatuta, 14/1986 Legearen, apirilaren 25ekoa, Osasunari Buruzko Lege Orokorrarren 26. artikuluaren arabera.

Azken aldaketako data: