Osasun Saila

Agindutako tratamendu medikuei atxikidura errazteko laguntzak (2018ko deialdia)

AGINDUA, 2018ko otsailaren 20koa (PDF, 376 KB), Osasuneko sailburuarena, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2017ko eta 2018ko laguntzak emateko deialdia egiten duena.

     Laguntzei buruzko triptiko informatiboa (PDF, 319 KB)

 

IZAPIDETZE ERRAZTUA

Oro har organo kudeatzaileak aurkeztu diren eskabideen eta datuak egiaztatzeko berariazko baimena eman duten eskatzaileen arloan ebazteko behar besteko informazioa badu bai onuradunari buruz, bai laguntzaren xedea den gastuari buruz, izapidetze erraztuaren bidez kudeatu ahal izango dira deialdi honetan araututako laguntzak.

Bi aukera daude eskaera egiteko:

1.- Zuzeneko tramitazioa (paperezkoa): Eskabide-eredua  (PDF, 137 KB) bete beharko dute. Eskabide horretan, Administrazioari baimena emango zaio eskatzaileak adierazten duen kontuan ordainketa egiteko. Eskabidea Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan eskuratu (eta aurkeztu) ahal izango da, bai eta Osakidetzako zentroetan, Zuzenean izeneko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan.

2.- Tramitazio electronikoa. Interesdunek prozedura honen izapide guztiak baliabide elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte; horretarako, administrazioan onartutako sinadura elektronikoko sistemen bitartez identifikatuko dira. Tramite hau egiteko helbide honetan sartu behar da.

 

IZAPIDETZE OHIKOA

Izapidetze errazturik egiterik ez badago, ohiko izapidetzearen bidez kudeatuko dira deialdi honetan araututako laguntzak, aurreko artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Honako egoera hauetan ezin da izapidetze errazturik egin:

  • a) Diru-laguntzaren xedea den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada.
  • b) Izapidetu beharreko eskabideak agindu honetako hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren pertsonei buruzkoak badira (klase pasiboak bakarrik: MUFACE, ISFAS eta MUGEJUkoak).

Bi aukera daude eskaera egiteko:

1.- Zuzeneko tramitazioa (paperezkoa): Eskabide-eredua (PDF, 133 KB) bete beharko dute. Eredu horri honako dokumentu hauek erantsiko zaizkio:

a) Onuraduna nor den egiaztatzen duen dokumentazioa.

b) Tratamendu aktiboaren orria edo errezetaren paperezko kopia, laguntzaren xede diren tratamendu medikoen preskripzioak dakartzana.

c) Erositako produktuak ordaindu izanaren egiaztagiriak, non adierazita dauden eskatzaileak dagokion aldian erositako produktuak eta egindako ekarpenak, elektronikoki izapidetu ez diren edo Estatuko Osasun Sistemako langileek agindutako diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez.

Eskabide-eredua Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan eskuratu (eta aurkeztu) ahal izango da, bai eta Osakidetzako zentroetan, Zuzenean izeneko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan.

2.- Tramitazio electronikoa. Interesdunek prozedura honen izapide guztiak baliabide elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte; horretarako, administrazioan onartutako sinadura elektronikoko sistemen bitartez identifikatuko dira. Tramite hau egiteko helbide honetan sartu behar da.

EBAZPENAK

2019ko ekainaren 12an, bidalketa:

2019ko martxoaren 13an, bidalketa:

2019ko ekainaren 12an, bidalketa:

2019ko martxoaren 13an, bidalketa:

2019ko ekainaren 12an, bidalketa:

2019ko martxoaren 13an, bidalketa:

2018ko urriaren 1an, bidalketa:

2018ko uztailaren 18an, bidalketa:

2019ko ekainaren 12an, bidalketa:

2019ko martxoaren 13an, bidalketa:

2018ko uztailaren 18an, bidalketa:

2018ko uztailaren 18an, bidalketa:

Azken aldaketako data: